LABO APSP ko langile ohien hasarrea!
Kanporatuak izan diren LABO APSP ko langile ohiak haien judizial administrazailearen bulegoen aintzinean elkartu dira haien egoeraren kudeaketa txarra salatzeko. LABO APSP ko langile ohiak « gizarte, ekonomiko eta sozial desastre » bat salatu dute. 33 benetazko kanporaketa izan dira eta zinez kudeaketa txarra izan dela diote.
Kanporatuak izan diren LABO APSP ko langile ohiak haien judizial administrazailearen bulegoen aintzinean elkartu dira (Baionan) haien egoeraren kudeaketa txarra salatzeko.
LABO APSP ko langile ohiak « gizarte, ekonomiko eta sozial desastre » bat salatzen dute.
33 benetazko kanporaketa izan dira eta zinez kudeaketa txarra izan dela diote.
2015 urtearen amaieratik LABO APSP elkartearen diru eta finantziamendu gestio txarrak langileak egoera katastrofiko batera eraman ditu, eta hori haiek berak hortik ateratzeko proposamenak egin badituzte ere. Haien nagusiak garbiki abandonatu ditu, baita ere zuzendariak, administrazio kontseiluak ta Leo Lagrange taldeak.
Ondotik, administrazaile judizialak (CBF kabineteak) ez die ere inolako aterabiderik proposatu...
Egoera horrek sortu duen sufrikariaren aurrean langileek ez dute inoren partetik sustengurik jaso.
Administrazaile judizialak ere bere inkonpetenzia erakutsi du arlo desberdinetan (desmartxak Pole emploirekin edo beste)
Nabaritzen da jarrera hortan ekonomiak eta diruak ze inportantzia hartzen duten.
Lehentasuna horiei emana izan zaie eta ez pertsonei, langilei eta egunerotasunean eraman lanari.
Langileek baizik zerbaiten egiten saiatu dira, aterabideak proposatuz, segitzen eta laguntzen zituzten pertsonak kontutan hartuz. Beste administrazaile guztiek egin ez dutena...
Orduan bai salatzen ditugu nagusi hauen ardurak baita Leo Lagrange taldearenak egoera sozial eta ekonomiko katastrofiko honetan.
Salatzen dugu ere Leo Lagrange federazioaren estrategia. Haien fama popularra baliatu dute benetako kapitala sustazeko eta bertan egunero beharrean dauden jendeekin lan egiten duten elkarteak zapaltzeko.
LAB ek eta langileek ez dugu beraz onartzen DIRECCTE k ( lan ispekzioak ) administrazio auzitegian hartutako erabakia. Eta erakutsi nahi dugu gaur ezaguna den egoerak ez zuela inoz sortu behar.
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago