LABek ELKARTASUN ETA SUSTENGU OSOA HELARAZI NAHI DIE BAIONAKO POSTAKO GREBALARIEI!!!
LAB sindikatak bere sustengu eta elkartasun osoa adierazi nahi die Baionako Postako langile grebalariei. Langile hauek hirugarren aste greba abiatu dute astelehen hontan.
LABek bat egiten du langile hauen aldarrikapenekin eta Postako zuzendaritzak inposatu nahi duen lan berantolaketa itsua eta itzuli kentzea (43 itzulitik 12 suprimatu nahi!) salatu nahi ditu.
LABek oroitarazi nahi du ere zuzendaritza bera kondenatua izan dela joan den astean, Baionako auzitegian, Postak interimer langileak kontratatu dituelako greban direnen hutsunea betetzeko.
LABek Postako langileei beren borrokan segitzeko sustengua helarazten die.
ITZULI KENTZERIK EZ !!!
GORA LANGILE BORROKALARIAK !!!
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago