LABek Antton Bilbao enpresak burutzen ari duen jazarpen sindikala salatzen du
Donostiako Antton Bilbao eraikuntza enpresak, azken hilabeteetan, Ipar Euskal Herrian dituen hainbat langileen kontra jo izan du beraien afiliazio sindikalarengatik.
Gaur,Baionan, LAB sindikatuak Antton Bilbao-ko langileek jasaten duten askatasun sindikalaren oinarrizko eskubideen urraketaren kontrako salaketaren epaiketa burutuko da. Azken hilabete luzeetan, Ipar zein Hego Euskal Herriko eraikinetan aritzen den Antton Bilbao enpresak traba larriak jartzen ari ditu oinarrizko eskubide sindikalaren aurka.
Izan ere, LAB sindikatuak sortutako sekzio sindikala ez onartzeaz gain, bete beharrezkoak diren formalitate edo irizpideak alde batera utzita, LAB sindikatuko bi langile kanporatu ditu Antton Bilbaok aipatutako sekzioa bultzatzegatik. Honez gain, azpimarratzekoa da Antton Bilbao-ko nagusiek hauteskunde sindikalak egiteari uko egiten diotela nahiz eta Ipar Euskal Herriko lan zentroan 50 langile baino gehiago dauden.
Egoera larri honen aurrean hainbat langileek Baionako Prud’hommes-etako epaitegian salaketa jarri dute Antton Bilbao enpresaren aurka. Bide juridikoa jorratuta ere, LABetik garrantzitsua iruditzen zaigu egoera honen salaketa publikoa egitea ere eta azpimarratu nahi dugu Euskal Herriko langileriaren batasunaren beharra, inposatutako mugaren bi aldeetan langileak berdin zanpatuak izaten direlako. Horregatik gaurko egunean, modu paraleloan, Baionako epaitegiaren eta Antton Bilbaok Donostian dituen bulegoen aitzinean elkartu gara enpresak burutzen ari duen jazarpen sindikalaren kontra.
2023ko azaroaren 22an asteazkenean, Baionan eta Donostian
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago