LAB Sozialak grebara deitzen du !
Otsailaren 18an, LAB-ek greba eta mobilizazio egun bat antolatzen du. Azken aste hauetan "Social en danger" izeneko kolektibo bat antolatzen ari da eta LAB-ek langileria antolatuak diren hitzordu guzietan parte hartzera deitzen du.
Departamenduko aurre kontuak otsailaren 18 eta 19an bozkatuak izanen direlako, Euskal Herriko sozial eta inserzio-ko langileek grebara deitzea erabaki dute.
Prekaritatean den jendea laguntzeko baliabideetan mozte handiak aurrikusten direlako, medikuntza-sozialan diren langileek antolatzea eta borrokatzea erabaki dute.
Azken aste hauetan "Social en danger" izeneko kolektibo bat antolatzen ari da eta LAB-ek langileak deitzen ditu hitzordu guzietan parte har dezaten.
Sozial sektoreak pairatzen eta pairatuko dituen murrizketa guztiak salatzen ditu LAB-ek.
- Sozial sektoreko langileen lan baldintzak prekarizatzen ari direlako,
- gaur egun diren behin betiko kontratu guztiak, behin behineko kontratuen bitartez ordezkatuak direlako,
- Langileen lan baldintzak orokorrean "usteltzen" direlako,
- eta, beharretan diren jendeak gero eta abandonatuagoak direlako,
LAB Sozialak, otsailaren 18an, "Social en danger" kolektiboak antolatzen dituen hitzordu guztietara parte hartzera deitzen ditu langile guztiak.
Otsailaren 18an, 2 hitzordu nagusi :
- 12tan Pik-nika partekatua eta engaiatua, Departamenduko Kontseiluaren aitzinean (Baiona ttipian)
- Arratsaldeko 2tan sozialeko langileen Biltzar Nagusia Baionako Lan burtsan
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago