LAB Kasazio gorteak hartutako erabakiaz pozten da eta bere sostengu osoa ekartzen dio STC sindikatuari.

2016-09-14  

2016ko irailaren 9ko erabakiaren bidez, Pariseko Kasazio gorteak ekainaren 1eko erabakia hausten eta ezeztatzen du, azken honek STCri 2016ko azaroaren 28 eta abenduaren 12 artean iraganen diren TPE hauteskundeetan aurkeztea debekatzen ziolarik.

irudia

Hauteskundeak erakunde sindikal bakoitzaren errepresentibitatea, ordezkatzeko ahala hots, finkatzen duen tresnak dira.

STC sindikatua auzitegira eramanez, CFDT, CFE-CGC, CGT eta FO erakunde sindikalek hautu sindikala egiteko askatasuna trabatzen dute, hauteskundeen printzipioa erasotzen, eta, ondorioz, demokraziaren oinarriak.

Langileek askatasun sindikalen aurka egiten duten auziak baino beste zerbait espero dute.

Agiri honen bitartez, LABek bere sostengu osoa eta elkartasuna ekartzen dizkio STCri eta CFDT, CFE-CGC, CGT eta FO erakunde sindikalei dei egiten die prozedura juridiko hauek bertan behera utzi eta, langileak nork ordezkatuko dituen erabakitzen utz ditzaten.

Langileek dute nork ordezkatuko dituen erabaki behar !

www.askatasunsindikala.com / www.libertesyndicale.com

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

TPEko hauteskundeak: LAB bozka!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian