LAB Ospitala: diputatuekin bildu gira zerbitzu publikoetaz aritzeko

2025-12-18  

2025ko abenduaren 15ean, Colette Capdevielle eta Peio Dufau diputatuekin bildu gira Ospitaleko egoera aipatzeko.

irudia

2025ko abenduaren 15ean, Colette Capdevielle eta Peio Dufau diputatuak gurekin bildu ziren ospitalean dagoen egoerari buruz hitz egiteko.
Ondoan telekargatzen ahal den traktan aurkituko dituzue haiekin aipatu ditugun puntu batzuk. frantses gobernuak diru aurrezkiak bilatzen ditu, eta horretarako, funtzio publikoko atal guztiek pagatuko dituzte ondorioak.

Estatuaren desengaiamendua langileek pairatuko dute, baita paziente guztiek biziko dutena, arreta eta arta kaxkarragoak izango baitira. Azken hilabeteetan ospitaleko zuzendaritzak 10 urtetako oreka plan bat aurkeztu zigun eta tokiko akordioa salatu zuen. Zerbitzu guztiak izango dira euren eskubide sozialak pixkanaka desagertzen ikusten dituztenak. Janztzeko denborak, transmisio denborak, egonaldiko ordutegiak, eta RTT ezabatzea…

Horregatik langile asko greban jarri ziren. Geroztik, akordio lokal berri bat izenpetu du sindikatu gehiengo batek, baina LABentzat, oraindik ez dago kontua orekatuta.eta pena da LAB gehiago integratuaez izaitea borroka hortan.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Gure ahotsak batu ditzagun gure lanbideen alde!