LAB Lurrama saloinean
LABek argi du bere "bertan erabaki, décider ici" borroka ildoa zirkuito motzean oinarritu alternatiba dela Euskal herriko sindikalismoarentzat.
Usaian bezala, Lurraman aipatzen diren galdera edo tematika askok laborantxaren mundua depasatzen dute. Tematika: "Ze laborantxa nere saskian?": pribiligiatzeko ona, bertakoa, sanoa gure saskian. Nola egiten dugu egunero kontsumitzaile garenean? laborari garenean? Nola antolatu gure lurraldean?
Erosketak saltoki handietan %80a ordezkatzen dute... Saltoki handi horiek idekiz gero eta gehiago igandetan, hiri zentruak, komertzio ttikiak baita laborari ttikiak hiltzen dituzte. Gero ta langile eta laborari gehiago prekaritatera kondenatzen.
Lehentasuna emanez zirkuito motzeri, bertako produktoeri, alternatiba berriak sortzen ahal genituzke!
"Bertan erabaki, décider ici" lan ildoa zirkuito motzean oinarritu alternatiba da sindikalismoarentzat Euskal herrian. Alternatiba hiri erdien desertifikazioari baita komertzio ttiki ta laborantxa ttikien alde, saltoki handien zerratzeari igandetan lotua da.
LABek deitzen ditu Euskal Herriko langile guziak lokal pentsatzera globalki lan egiteko!
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago