LAB-ek deitzen ditu Euskal Herriko langileak parte har dezaten azaroaren 19ko manifestaldian Baionan

2016-11-08  

LAB-ek larriki gaixorik diren euskal preso politikoen berehalako askatzea eskatzen du.

irudia

Duela 5 urte  pasaturik LAB-ek parte hartzen zuen Donostiako Aieteko konferenzian beste eragile askoren ondoan. Aieteko deklarazioak eskatzen zuen bezala, ETA-k segidan baikorki erantzun zuen eta borroka armatuaren erabilerari amaiera eman.

Geroztik, gizarte zibila mobilizatu da konflituaren konponbidea sustatzeko eta konponbide honen alde lan egiteko.

Euskal preso politikoen gaia konflituaren konponbidearen funtsezko punduetarik bat da. Gaixorik diren preso politikoen askatzea lehen jestu positiboa izan litzateke konponbidearen sentsuan, bizkarra emanez azkenean errepresio poliziarari.

Frantzian eta Espanian espetxeratuak diren 370 euskal presoetatik 10 oso gaixotasun larrian dira. Hauen artean, Ibon Fernandez Iradi, 13 urte geroztik espetxeratua Lannemezaneko presondegian eta esklerosi anizkoitza bat pairatzen duena.

LAB-ek Euskal Herriko gizarte zibil gehiengoak bezala Frantses estaduari eskatzen dio engaia dadin bake prozesuan, geldi dezan edozoin erreprezio mota eta erantzun dezan baikorki GIC-ek (kontaktu talde internazionala – groupe international de contact) proposatzen duen bide orriari.

 

LAB-ek larriki gaixorik diren euskal preso politikoen berehalako askatzea eskatzen du.

LAB-ek deitzen ditu Euskal Herriko langileak parte har dezaten azaroaren 19ko manifestaldian Baionan.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

TPEko hauteskundeak: LAB bozka!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian