Konbokatuak diren militanteekin elkartsasunez!

2024-09-30  

2024ko urriaren 2an, asteazkena, Goizeko 9tan, gure erakunde sozial, politiko edo sindikaletako 7 kide deituak dira Hendaiako komisaldegira deklaratzera, migranteak frantses estatuan sartzen laguntzea leporatzen zaie.

irudia

Mugak behin betiko idekitzea eta bereziki Irun eta Hendaia arteko bezalako zubi guztiak irekitzea eskatzen dugu, guztion zirkulazio askea bermatzeko. 

Prentsa ohar hau sinatzen duten erakunde guztiek, 7 kide horiek pairatzen duten edo etorkizunean edozeinek pairatzen ahalko lukeen errepresioa salatu nahi dugu.

 

Hortaz, deituak izan diren kideei gure elkartasuna adierazteko asmoz ahal duten pertsona guziei datorren asteazkenean, urriaren 2an goizeko 8.45etan mobilizatzera deitzen ditugu hendaiako komisaldegiaren aurrean. 

 

Bideoa hemen 

 

Sustenguak hemen

 

 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian