Kanakyarekin ELKARTASUNA!
Astearte honetan, Estatu frantsesak, indarrean dagoen konstituzio aldaketaren baitan, Kanakyako hautesle zerrendaren erreformaren alde bozkarazi du, nahiz eta Kanakyako deskolonizazio prozesuko aktore eta behatzaile guztiek, erreforma hau tentsio eta Numeako Akordioen haustura puntu gisa adierazi zuten.
Benetako indar kolpea, parlamentari frantziarren gehiengoak babestua, Numeako akordioak eta kanakiarren autodeterminaziorako eskubidea berriro haustea dakarrena. Estatu frantsesa da gaur egun, Kanakyan dagoen indarkeria giroaren erantzule.
EHBai eta LABek Macron-en eta haren gobernuaren jarrera irmo salatu nahi dugu, eta Kaniar herriari gure babes osoa adierazi.
Kanakyako gatazka politikoa ezin da indarrez konpondu, frantses Estatuak deskolonizazio prozesua bururaino ereman behar du. Horretarako, hautesle zerrendaren erreformaren berehalako deuseztapena eman eta Numearen akordioen baitan elkarrizketari berriro ekin beharko zaio.
Kanakiarekin elkartasunez eta elkarrizketa berriz abia dadin eskatzeko elgarretaratze batera deitzen dugu maiatzaren 21ean, asteartean, 19:00etan, Baionako suprefekturaren aurrean.
Kanakyarekin Elkartasuna! Résolution politique pour la Kanaky!
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago