Hendaiako auzapeza: gezurrik ez!

2025-04-24  

Atzo, 2025ko apirilaren 23an, Hendaiako hautetsiak interpelatu ditugu Kotte Ecenarro auzapeza indarrez pasatzen saiatzeari buruz eta "RIFSEEP"en negoziazioaren inguruan egiten dituen gezurrak salatzeko! Hona zabaldu dugun gutuna.

irudia

Honen bidez, LAB sindikatuak erantzuna eman nahi du Herriko Etxeak 2024ko abenduaren 18an egindako bozketaren aitzinean, RIFSEEP eta polizia munizipalen IFSE nahita nahasteari dagokionez.

Ongi ulertzeko, LABek gertakarien errepasoa egin nahi du.

2021az geroztik, LABeko langileen ordezkariek elkarrizketa sozialeko bilkuretan eta CSTetan parte hartzen dute, eta 2022an 1607 orduak eta RIFSEEP ezartzeko dokumentu sintetiko bat proposatzen genuen.

Bere garaian, RIFSEEP bat proposatu genuen Lanbide/Funtzioen 6 taldetan, kategorien errealitatea errespetatuz, kotizazio taula bat, eta IFSE "plancher" taldeka.

2022an, Ecenarro jauna, bere axuteek, eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiak ez zituzten gure eskaerak aintzat hartu, eta 2022ko otsailaren 23ko herriko kotseiluan 017.2022 deliberazioak hainbat hautetsi erreakzionaraziko ditu, testua “bidegabea” edo “desorekatua” dela iritzita. 

Ecenarro jauna, badaki. RIFSEEP 4 urtean behin minimoetan birnegoziatzea egungo agintaldia amaitu aurretik egin beharko da, eta 2022an bezala, egoera berriro ere korapilatsua izateko arriskua dago.

LAB sindikatuak pasa den abenduaren 18ko herriko kontseiluan auzapeza jauna indarrez pasatzen saiatu zela salatu du eta RIFSEEPen inguruan inolako iritzirik eman izana erabat gezurtatu du.

Orduan, auzapez jauna,
· RIFSEEPen birnegoziazioari buruzko elkarrizketa sozialeko instantziak ez betetzeagatik egoera baretuko dela uste baduzue, oker zarete!
· CSTk RIFSEEPen birnegoziazioaren inguruan aho batez iritzia eman duela esanez herriko etxeari gezurra esaten diozunean mutu geratuko garela uste baduzu, oker zaude!
· RIFSEEPen birnegoziazioa herriko kontseiluko gehiengoari inposatzera iristen zaretelako amaitu dela konbentzitzen gaituzuela uste baduzue, oker zaudete oraindik.

LAB sindikatuak herriko kontseilu hau baliatu nahi du joan den abenduaren 18ko kontseiluan zure gezurrezko hitzak zuzen ditzazun eskatzeko, eta Hendaiako Herriko Etxea eta CCASeko eragile guztiei jakinarazteko eskatu nahi dizue. Ez da normala zerbitzuetatik buelta bat ematera behartzea, eragileei azaltzeko ez dugula iritzi positiborik eman RIFSEEPen zuen errebalorizazioaren inguruan.

 

Mezu honen bidez, eskatzen dizugu RIFSEEP berriro negoziatzeko behar duzun denbora har dezazula hurrengo hilabeteetan, testuetan aurreikusten den bezala, eta 2022an eskatzen genuen bezala, 6 Lanbide / Funtzioko RIFSEEP batera itzul zaitezen.


Hendaiako LAB delegatuak. 

 

 

 

 

 

 

 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago