Funtzio Publikoan: LAB bozka dezagun!

2026-11-18  

Abenduan 3tik 10era, hauteskunde sindikalak egingo dira frantses Estatuko funtzio publikoko hiru esparruetan. LAB sindikatua indartsu sartzen da horietan, 180 hautagai baino gehiago aurkeztuz, Parisko zentral sindikalen aurrean benetazko alternatiba bat proposatuz.

irudia

Hona hemen arloz arloko egoera eta erronka nagusiak:

1. Lurralde Funtzio Publikoa (70 hautagai baino gehiago)
IEH-ko herriko etxeak: LABek bere presentzia sendotuko du Hendaia, Urruña, Kanbo, Hazparne eta Euskal Hirigune Elkargoan
Aurten, gainera, zerrenda berriak aurkeztuko ditugu Ustaritzen eta Baionan

Herri txikien defentsa: LABek hautagaiak ere izango ditu Kudeaketa Zentroan, herri txikietako langileen ahotsa eramateko eta haien eskubideak babesteko.

2. Ospitaleko Funtzio Publikoa (50 hautagai baino gehiago)
Osasun arloko lan-baldintzen okertzeari aurre egiteko, borroka bi gune nagusitan
zentratuko da:
Hautagaitzak Baionako egitura nagusian (CHCB - Euskal Kostaldeko Ospitale Zentroa) eta Garaziko Osasun Zerbitzu Publikoan (EPS Garazi) aurkeztuko ditugu

3. Hezkuntza (60 hautagai baino gehiago)
Sektore honetan, LABek estrategia bikoitza erabiliko du frantses eredu zentralista
arrakalatzeko: LAB Ipar Euskal Herriko irakasleei eragiten dieten instantzia guztietan aurkeztuko da: Eskola publikoan zein pribatuan, eta lehen zein bigarren Hezkuntzakoetan zerrendak aurkeztuko ditugu lehen aldikotz.
7 batzorde dezberdinetan aurkeztuko gara akitania mailan.

Aliantza estrategikoa Bretainiarekin:
Estatu mailan, LABek bat egitea erabaki dugu Bretainiako SLB (Syndicat des Travailleurs de Bretagne) sindikatuarekin. Aliantza estrategiko honekin fronte komun bat eraiki nahi da frantses Estatuaren aurrean, gure herriak, hizkuntzak, kulturak eta lurraldeak erdigunean jartzeko eta Parisko zentralismoari aurre egiteko.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Gure ahotsak batu ditzagun gure lanbideen alde!