Euskal preso eta iheslarien aldeko borroka
LAB sindikatarentzat euskal preso eta iheslarien aldeko borroka lehentasuneko gai bat da. LABek urrats berriak emango ditu borroka hortan.
Garai berri bat ireki ahal izateko gatazkaren konponbide demokratikoaren alde lanean jarraitu behar dugu eta horretan jarriko ditugu indarrak. Konponbidea lortzeko bidean presoen eta iheslarien aferari heltzea ezinbestekoa dela uste dugu, horregatik LABek Euskal preso eta iheslarien aldeko borrokan urrats berriak emango ditu. Gaur argi utzi dugu hau lehentasunezko gaia dela sindikatuarentzat.
Herri bezala, zein sindikatuetatik, baita langile bakoitzak ere zer egin eta zer esan handia du afera honetan. Denok urratsak emanez etxeranzko bidean jartzea lortuko dugu. Ainhoa Etxaidek azaldu bezala “sindikatuak ekimen berriak jarriko ditu martxan, garai delako, gure artean nahi ditugulako, ahalegin guztiak egitea zor diegulako”.
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago