Eraso liberalen aitzinean, aktibatu gaitezen!
Pentsa zitekeen bezala, Macron eta konpaniak bizirik dagoenaren aurkako proiektu kapitalista suntsitzailearekin jarraitzen dute.
Erretreta erreformak aktualitatera itzuli beharko luke, planifikazio ekologikoak zipotza sartzen dirau, desberdintasunak handitu egiten dira ultra-etekinen eta gabezia handien artean.
Bizi eta lan duinen alde antola gaitezen!
LABek aldarrikatzen du :
- Gutieneko soldata 1 663 eurotara emendatzea berehala
- 30 orduko lan-astea
- Lan sarien emendaketa orokorra
- Erretreta 60 urtetan
- Emazte eta gizonen arteko soldata arrakalaren bukaera
- Langabezia-asegurantza erreforma kentzea
- Zerbitzu publikoen indartzea
- Tokiko negoziazio eremuen sorrera
Zu ere, zure enpresan edo kolektibitatean, LAB sindikatuarekin antolatu zaitez!
* MANIFA BAIONAN 10:30 GELTOKIAREN AINTZINEAN
* ELKARRETARATZEA DONAPAULEN 11:30 HERRIKO ETXEAREN AITZINEAN
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago