Elkarretaratzeak igande eta pesta egunetako lanaren orokortzea salatzeko

2016-12-13  

Hitzorduak: abenduaren 18an goizeko 9tan Amenduzen, Senperen eta Donibane Lohitzunen, eta 10etan Hazparnen.

LAB sindikatak kanpaina berri bat abiatu du igande eta pesta egunetako lanaren orokortzea salatzeko.

Ekintza desberdinak bururatuta Donapaleu aldean joan den azaroaren 11an, LABek deia zabaltzen du beste elkarretaratze batzuetan parte hartzeko heldu den abenduaren 18an, igande goizeko 9etatik goiti :

  • Amenduzen (Carrefour aintzinean)
  • Senperen (Netto aintzinean)
  • Donibane Lohitzunen (Intersport eta Carrefour aintzinean)
  • eta 10etatik goiti Hazparnen (Intermarché aintzinean)

LAB sindikatak salatzen du igandeko lana orokortzen segitu ezkero (4 milioi langile pasaturik hunkituak frantses estaduan, baimen berezi aukera gero eta gehiago), besta eta pausa egun hauek egun arruntak bilakatuko direla, merkataritzaren logikak, lagunarte eta familiarteari aurre hartuz.

Kanpaina honek lotura bat du TPE hauteskundeetako kanpainarekin : saltoki handi hauen politika salatuz, LABek alde batetik gero eta jende gehiagoren prekaritate egoera salatu nahi du, eta beste alde batetik, LABek hurbileko komerzio ttikien defentsa hartu nahi du, idekitze hauen beste biktima handiak.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

TPEko hauteskundeak: LAB bozka!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian