Elkargoak igandeko lanaren alde bozkatzen du: segi dezagun langileen eskubideak defendatzen!!

2023-12-15  

2023ko abenduaren 9an, Elkargoko Kontseiluko hautetsiek Baiona, Miarritze, Angelu et Donibane Lohitzune herriek 2024 urterako egin dituzten igandeko atsedenaren salbuespen eskaera gehigarriei buruz bozkatzera deituak ziren. Azaroaren 30ean, hautetsiek interpelatu genituen, salbuespen horien aurka ager zitezen.

irudia

Bozketak eztabaida sortu du, eta emaitza trinkotzen da, 86 hautetsik aldeko botoa eman baitiote igandeko atsedenalditik salbuesteko baimenari, 59k kontrakoa eta 22k abstentzioa. Beraz, gaiari buruzko aurrerapen bat azpimarratzen dugu, baina ez nahikoa txikizkako merkataritza dendetako langileen igandeko lana eragozteko.


Eskertzen ditugu, eztabaida hauetan, igandeko lana ez zela langileen hautu bat eta lorpen sozialen gibelatze bat izan zela oroitarazi zuten hitz-hartzeak.


Izan ere, DURRUTY andereak, txostengileak eta aldeko botora deitzen zuenak, kontrario aurreratu badu ere, langileak ez dira borondatezkoak igandeetan lan egiteko, baina bai behartuak haien soldata apalen ondorioz!

Oroitarazi nahi genuke, halaber, legeak aurreikusten duen salbuespen bat baldin bada ere, auzapezaren baimenari baldintzatua dela, eta honek libreki hautatzen duela bere herrian igandeko atsedenaren salbuespena baimentzea edo ez eta igande kopurua. Alkate batzuek, adibidez, salbuespen horiek urtean 5 igandetara mugatzea erabakitzen dute!


Hautetsiak interpelatzen segituko dugu, haien ardura delako langileen interesen defendatzea eta lehenestea, enpresen finantza-interesen ordez!

Baionan, 2023ko Abenduaren 14ean

Joana Urruti - Zerbitzu pribatuen Arduraduna

 

 

 

 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

TPEko hauteskundeak: LAB bozka!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian