EKINTZA SINDIKALA EZ DA ILEGALA: SUSTENGUA GURE AFILIATUARI!
Azaroaren 12an, ELBko langile eta LAB sindikatuko kide bat Paueko Auzitegi korrekzionalean epaitua izan da.
Langile honen aurkako salaketa 2023ko ekainaren 8an ELBk, Laborarien Konfederazioak eta MODEFek, Frantziako Estatuak hegazti gripearen ondoz ondoko krisien kudeaketa salatzeko, Paueko DDPPn antolatutako ekintzaren harira aurkeztua izan da.
LAB sindikatuak babesa ematen dio eta ekintza kolektibo batean parte hartzen ari zen laborantxa erakundeko langile bati indibidualki zuzendutako prozedura judizial hau salatzen du.
LABek militanteek jasaten dituzten jazarpenak eta haien ekintzen kriminalizazioa gogorki gaitzesten ditu. Ekintza sindikala gure borroken ezinbesteko eta zilegizko tresna da.
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago