EKIMEN IBILTARIA IPAR EUSKAL HERRIAN
Nafarroan zehar ibili ondoren, Ekimen ibiltaria Ipar Euskal Herrian sartu da aste bukaera hontan. Ostiralean ekitaldi bat antolatua izan da Baionako CCI ren aintzinean, "Posible da Euskal Herria Macron legearen eremutik kanpo egotea" lemapean, eta arratsean Lan burtsan, LABek aurkeztu du Lan kodea suntsiktuko duen erreformari ezetz errateko tresna: alarma eskubidea. Larunbatean, protesta bat egin da Hendaiako Kutxabanque bulegoaren aintzinean, aurreikusitako kanporatzeak salatzeko.
Lapurdira iritsi da Ekimen Ibiltaria; Baionara, hain zuzen ere. "Lan duina, bizi duina" dinamikaren etorrerarekin, tresna berri bat proposatu du LABek: alerta sistema bat, Macronen erreformak enpresa batean atzerapen sozialen bat ekartzen duenean aktibatuko genukeena. Ipar Euskal Herriko langileei zuzendutako baliabidea Komertzio Ganberan egindako agerraldian aurkeztu dugu. "Zure enplegatzaileak konbenio kolektiboa baino apalagoa den akordio bat poposatzen badizu, alerta piztu eta abisatu gaitzazu. Elkarrekin harresi sozial bat antolatuko dugu bakoitzaren gizarte abantailak atxikitzeko gisan", adierazi dugu aurkezpenean.
Alarma Sozialaren nondik norakoak azaldu dizkiete langileei gaurko agerraldian, eta internet bidez ere aktibatu ahalko dela adierazi dute. Hauxek dira Baionan emandako azalpenak:
Nagusi batek enpresa akordio berri bat egin nahi badu zuen konbenioko arauak baina txarragoa dena, ALARMA SOZIALA aktibatzen ahalko duzu LAB en laguntzarekin, eta hori edonork aktibaturik.
Ondorioz denok alarma piztu dezakegu!
Zein informazio eskatua izanen zaio alarma piztu duenari?
Derrigorrez eskatuak izanen zaizkion xehetasunak alarma piztu duenari hauek dira :
1. Konbenioa baino txarragoa den akordio bat egin nahi duen enpresaren izena.
2. Alarma pizten duenaren kontaktua informazio onak ditugula segurtatzeko.
Ondorio txarrik edo gaizki ulertzerik ez gertatzeko alarma piztuko duena ezkutuan eta isilpean geldituko da.
1. Etapa: Alarma soziala piztu eta zer egin?
Lehenik, LAB sindikatuko norbait alarma piztu duenarekin harremanetan sartuko da egoera ongi ulertua dela segurtazeko.
Gero enpresaren sarreran trakta bat banatua izanen da langileak jakinean izan daitezen alarma bera piztua izan dela. Lehen bilkura bat antolatua izanen da alarma hori benetakoa eta funtsezkoa dela segurtatzeko.
1. Langileak entzunen ditugu baina beti interes kolektiboa lehentasun bezala atxikiz.
2. Segurtatuko eta egiaztatuko dugu enpresan proposatua den akordioa zinez konbenioa baino txarragoa dela.
3. Delegatuak baldin badira enpresan bertan haiekin harremanetan sartuko gara.
4. Eta azkenik nagusiarekin harremanetan sartuko ginateke bere akordioa bertan bera utzi dezan.
Hori dena egin eta enpresak bere akordioa mantentzen balu, 2. etapara pasatzea bortxatuak izango ginateke.
2.Etapa : Harresi sozial eta elkartasunezkoa.
Baldintzek eskatzen badute, enpresa blokatzeko alerta orokor bat deituko genuke. Email bat edo SMS bat bidalia izanen zaie manifestoa izenpetu duten jende guztiei (ekimen honetan inplikatzeko konpromisoa azaldu dutenei).
Gure ahalak eginak izanen dira enpresa osoki blokatzeko akordioa bertan bera utzi arte.
Azkenean Alarma Soziala gelditua izanen da enpresak definitiboki bere atzerapen sozialeko akordioa kenduko duelarik.
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago