Denok elkarrekin, lurra defenda dezagun!

2024-03-08  

Martxoaren 12an, OSTIA sareko lau militante epaituko dituzte Baionan.

irudia

Pasa den abenduan Angeluko Bouygues multinazionalaren egoitzan Kanboko Marienia eraikuntza proiektuaren maketa bat ondatzea leporatzen diete.


Higiezin proiektua gauzatzeko (94 etxebizitza guztira), multinazionalak laborantzarako et ingurumenerako balio handiko 3,7 hektarea lur betoiez estali nahi ditu.

 

 

LABek militante hauei bere babesa adierazi nahi die, gure sindikatua bezala, laborantza herrikoia eta lur elikatzailea defendatzen baitutelako.

 

 

Etxebizitza eskubidea funtsezkoa da. Lurraren betonizazioaren eta artifizializazioaren aitzinean, beste aterabide batzuk dira guztioi etxebizitza duina bermatzeko. Gainera, higiezin operazio honen helburua argiki bestelakoa da, enpresa multinazional batentzat etekinak sortzea du helburu, botere publikoen laguntzarekin, biztanleen, laborarien eta naturaren kalterako.

 

 

OSTIA sareak martxoaren 12an 14:00etan Baionako auzitegian antolatutako sustengu elkarretaratzean parte hartzera deitzen dugu.

 

 

Denok elkarrekin, lurra defenda dezagun!

 

 

Petizioa izenpetzeko 

 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian