BORROKAREN FRUITUA! Sokoako arduradunek amor eman dute eta onartu langileen azken proposamena!

2016-05-25  

Goiz hontan amaitu da Sokoa lantegiko langileen protesta mugimendua. Mobilizazio azkar bati esker, langileek lortu dute soldaten igoera duin bat eta, inportantena haientzat, soldata minimoak SMIC + %14,7tan mantentzea.

irudia

(argazkia: langileek itxoiten zuzendaritzaren erabakia)

Langileak ez ziren batere ados zuzendaritzaren diskurtso bikoitza hori onartzeko: egoera txarra soldatak emendatzeko bainan egoera aski ona aldiz akziodunen dibidendoak emendatzeko...Ezinezkoa!!!

Marra gorri bat eman zuten eta ostiraletik lan uzte batzu antolatu. Astearte egun osoa bulegoen aintzinean pasa eta, produkzionea geldituz, goiz hontan zuzendaritzak hartu behar erabakiaz zain ziren.

Garaipen polit bat langileentzat!

GORA LANGILE BORROKALARIAK!!!

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

TPEko hauteskundeak: LAB bozka!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian