BORROKAK SEGITZEN DU! APIRILAREN 28AN DENOK GREBAN!
Hitz ordu nagusi berri bat dugu apirilaren 28an, "El Khomri" lege proiektu horren bertan behera uztea aldarrikatzeko!
LABentzat gauzak argi dira: indar harreman bat sortu behar dugu, klase borrokarena, lege proiektu hori behin eta betiko bertan behera uzteko!
Bakotxaren gain da mobilizatzea erreforma hori kendua izan dadin!
Euskal Herrian inoiz baino gehiago lan egin behar dugu negoziazio kolektibo espazio baten ukaiteko. Horren bidez indar harreman hobeago bat sortzeko, lan baldintzen hobetzeko helburuarekin!
APIRILAREN 28AN DENOK GREBAN!
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago