Bideo-audientzien sistematizazioari ez, Hendaiako CRAn
Zatoz uztailaren 4an goizeko 11etan «injustizia-eraikin erantsi» horren aitzinera, CRAri eta exilatuen giltzapetzeari EZ erraiteko, eta justiziapeko guztien eskubideen errespetuari BAI erraiteko, haien jatorria zein den axola gabe!
Hendaiako Atxikitze Zentroan(CRA) eginiko «justizia eraikin erantsi» berriak eta egiazki mugako poliziaren eranskin denak, CRAn atxikitako pertsonen epailearen aintzineko audientziak bideo bidez egin daitezen sistematizatzeko balioko du.
Exilatu horiek, akats bakarra toki egokian sortu ez izana dutenek, lehendik ere abusuzko salbuespen prozesu bati lotuak dira : audientzia expeditiboak, menperatu ezin dituzten arauak. Hemendik aitzina ez dute epaile batengana heltzeko biderik ere izanen. Non egongo dira haien abokatu eta itzultzaileak ? Epaileen ondoan hauek konbentzitzeko edo exilatuen ondoan hauek entzuteko ? Beren giltzapetzeak eta baita beren kanporatzeak ere, bideo-konferentziaz erabakiko dira. Salbuespena izan behar zena arau bilakatu da.
Biharko justiziaren laborategia da: webcam bidezko justizia bat, hiltegi-justizia bat, giltzapetzearekin itsutua eta justiziapekoengandik urrundua.
Adierazi dute xedea dela, beti bezala, aurrezkiak egitea (kasu honetan, CRAren eta Baionako Auzitegi Judizialaren arteko eskolta-gastuak aurreztea); barregarria, «eraikin» horrek zergadunari 1,3 milioi euro kostatu zaiola dakigularik.
Justizia duin batek bideak behar ditu funtzionatu ahal izateko. Exilatuen oinarrizko eskubideen errespetuak giltzapetze eta kanporatze politika errepresiboaren gainetik egon behar du.
Zatoz uztailaren 4an goizeko 11etan «injustizia-eraikin erantsi» horren aitzinera, CRAri eta exilatuen giltzapetzeari EZ erraiteko, eta justiziapeko guztien eskubideen errespetuari BAI erraiteko, haien jatorria zein den axola gabe!








Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago