Baliabideak medikuntza soziala et zerbitzu publikoentzat!

2025-10-09  

Egunero herritar guztiak laguntzen, zaintzen eta babesten ditugunak gara. Eta, hala ere, gure egiturak itota daude, aurrekontuak gutxitzen ari dira edo mozten ari dira, postuak ez dira ordezkatzen.

irudia

MEDIKUNTZA SOZIALA

Egunero herritar guztiak laguntzen, zaintzen eta babesten ditugunak gara. Lehen haurtzarotik hasi eta mendekotasuna duten adinekoak, ezintasun-egoeran dauden pertsonak, sufrimenduari, prekarietateari, indarkeriei eta bazterkeriari aurre egin behar dieten familiak.

Eta, hala ere, gure egiturak itota daude, aurrekontuak gutxitzen ari dira edo mozten ari dira, postuak jada ez dira ordezkatzen EHPADak zaintzaile faltan dauden bitartean. Laguntzeko oheak eta orduak murrizten dira. Zuzendaritzek errentagarritasun helburuak ezartzen dituzte, beharrak handitzen diren bitartean.

Aurrekontu mozketa bakoitzaren atzean, konponbiderik gabe sufritzen ari diren erabiltzaileak dira, miseria sozialean murgiltzen uzten direnak.

Uko egiten diogu ahulenak alde batera uzten dituen gobernu honen konplize izateari. 

Uko egiten diogu mediko-soziala doikuntza-aldagaietara murrizteari!

 

Exijitzen dugu:

Giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak, beharren neurrikoak

Soldaten benetako balioa handitzea

Hitzarmen kolektibo moderno eta babesleak

Gure lanbideak funtsezkotzat erabat onartzea.

 

Izan ere, zaintzea, laguntzea, babestea ez da kostu bat, gizarte-aukera bat baizik. Gaur gure haserrea justua da, gure mobilizazioa zilegia da !

Elkarrekin jarraitu dezagun borrokan xutik eta azkar!


LURRALDEKO FUNTZIO PUBLIKOA

Guk, lurraldeko agenteek, eguneroko zerbitzu publikoak biziarazten ditugu udaletxeetan, zerbitzu teknikoetan, ikastetxeetan, haurtzaindegietan, CCASetan.

Konpromisoaz hitz egiten digute, zerbitzu publikoaren zentzuaz, baina gure lan-baldintzak egunetik egunera okertzen ari dira. 

Mespretxatuak, ahituak eta ahaztuak gara.

Gure soldatak izoztuta egon dira urteetan, eta erosahalmenaren galtzea jasanezina bihurtzen ari da.

Gure estatusari eraso egiten zaio, gure langile eskasari, eta presio hierarkikoek gu guztioi eragiten digute.

Gaixotasunagatiko geldialdiak ugaritzen ari dira, disponibilitate eskaerak ere bai.

Lurraldeko 2 agenteetaik 1 jada ez da Funtzio Publikoaren titularra, baina kontratu mugatuan  edo ez mugatuan, enplegu segurtasunik  gabe, karrera profesionalaren bilakaerarik gabe eta aintzinekotasunik gabe betetzen dituzte beren zereginak. Hori onartezina da!

Stop, Aski  esaten dugu!

Soldaten benetako errebalorizazioa nahi dugu, gure Estatutuaren defentsa, kontratudunen enplegu titularra eskuratzea.

Eskatzen dugu bertako, elkarrizketa sozialeko esparru bat ; lurraldeko langileok elkartzeko, erabakitzeko eta bertan negoziatzeko terrenoko errealitatei egokitua.

Interes orokorraren zerbitzura dauden zerbitzu publiko indartsuak nahi ditugu, pertsona guztien eskura egongo direnak.

Gaur Lurraldeko langileok karrikan gaude: gure eskubideen alde, gure soldaten alde, zutik dirauten zerbitzu publikoen alde!


OSPITALEA

Guk ospitaleko langile publikoak oroitarazten dugu ospitala ez dela enpresa bat, osasuna ez dela merkantzia eta ez dela salgai.

Azken urte hauetan bizitzen duguna, geroz eta areagotzen da, suntsiketa soziala politika metodikoa, antolatua eta asumitua da.

Langile kopurua apaltzen dituzte, oheak ixten eta langileok leher eginak gara.

Ez dugu inoiz hain baliabide gutti izan beharrak emendatzen diren bitartean.

Gure lansariak geldirik dira eta bizitzaren kostua handitzera doa etengabe. Eta gobernu horren arabera guk dugu ospitalaren zorra handitu gure lansarien emendaketarekin 2020an covidaren ondotik 12urteko indizi punduaren izoztearen ondotik. Ze lotsa!!

Erretreta geroz eta urrunagoa.

Ospitaleko funtzionarioaren estatutua erasotua, hauek dira zerbitzu publikoaren berdintasunaren eta neutralitatearen zutabeak.

Gure lan baldintzak okertzen dira baliabideen faltagatik bereziki langile kopuruak eta materiala eskasa pazienteen artatzea lanjeran jartzen duena. Geroz eta ardura gehiago, geroz eta aitortza guttiagao.

Kamaradak, gizartearen beste ikusmolde bat dugu.

Ambroise Croizatek, gizarte asengurantzaren sortzailea, zuen gisakoa. Aitzinamendu soziala ez da karga bat baina eskubide bat!

Horretarako, gobernu frantsesaru hauxe eskatzen dugu:

- Enplegua sortzea behar diren toki guzietan

- indize punduaren balorea emendatzea

Ospitale ontasun kolektiboa da? Ez ditugu desegiten utziko!


 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Gure ahotsak batu ditzagun gure lanbideen alde!