BADATOR MAIATZA 1!

2016-04-22  

MAIATZA 1 BORROKA EGUNA! Haurten, LAB sindikatak eta Aitzina gazte mugimenduak bat eginik, 3 manifestaldi antolatuak izango dira Iparraldean zehar: Baiona, Maule eta Donibane Ziburun.

irudia

Ekintzak, autokarabanak, manifestaldiak, MAIATZA BAT borroka egun bat da!

Eta haurten egun hori igande batez erortzen da... aukera bat igandeko lanaren inguruan ekintzak antolatzeko!

Autokarabanak ere antolatuak izango dira hiru manifestazioetara joateko: Hendaia eta Senperetik Donibane Ziburura joateko (manifa 11.30etan Louis XIV plazatik), Donapaleu eta Garazitik Maulera joateko (manifa 11etan Kurutze xuritik) eta azken hitz ordua Baionan (manifa 10.30etan St Ursuletik).

 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian