Azaroak 25 Lantokietan azke izateko

2024-11-20  

LAB sindikatuak dei egiten du 2024ko azaroaren 25eko mobilizazio guztietan parte hartzera, indarkeria matxisten aurkako nazioarteko egunean. Urteak daramatzagu sindikalismo feministatik, indarkeria matxista egiturazkoa dela azpimarratzen eta lan munduan ematen diren erasoak salatzeko eta indarkeria mota guztiei aurre egiteko tresnak eraikitzen.

irudia

Urteak daramatzagu LANTOKIAK ASKE aldarrikatzen: lantokiz lantoki protokolo eraginkorrak borrokatzen eta instituzioak interpelatzen dagokien ardura har dezaten lehen mailakoa izan beharko litzatekeen arazo politiko eta sozial honetan. Lantokietako indarkeria matxista ezkutuan mantentzen den errealitatea da: lanik gabe gelditzeko mehatxua beti dago horren atzean, horregatik indarkeria ez da behar beste salatzen ezta aditzera ematen ere.

Mehatxuak eta zigorrak askotarikoak dira: kanporaketak, ordutegi aldaketak, lanpostuz inoiz ez aldatzea, lekualdaketak, edukiz hustu lana, gure lanaren gutxiespena... Indarkeria matxista dimentsio eta aurpegi ezberdinak dituen zigor-sistema oso bat da; egiturazkoa eta sistema heteropatriarkal kapitalistaren tresna da, emazteak* menpean mantentzeko.

Lan munduan ematen den indarkeria honek sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpenaz edota sexu-orientazioan edo genero-identitate nahiz adierazpenean oinarritutako jazarpenaz ari gara. Hau da, kultura patriarkalaren biziraupen mekanismoek hartzen dituzten forma ezberdinez. Eta eraso matxisten aitzinean instituzioak non dira?

Ematen den indarkeria hau ez ikusaraztea, tresna eraginkorrak ez jartzea, indarkeria hau ezkutatzea dela esan nahi dugu. Izan ere, ez dago datu hauen inguruan zerrendatzerik, ez zaio jarraipenik egiten, indarkeria matxistaren inguruko inkesta orokorretan ez dira agertzen...

Ez enpresek, ez administrazioak ezta lan ikuskaritzak ez dute errealitate honi heltzeko borondate eta baliabiderik. Datuak argiak dira; ez dago egoera hauek salatzeko mekanismo eta tresna eraginkorrik. Instituzioei, zehazkiago lan ikuskaritzari, eskatzen diogu indarkeria matxistari aurre egiteko politika eraginkorrak garatzea. Jarrera, sinesmen eta indarkeria matxista guztiei aurre egin nahi diegula esaten dugu LANTOKIETAN ASKE izan nahi dugula aldarrikatzen dugunean.

Eta azpimarratu nahi dugu, borroka honetan jarraituko dugula sindikalismotik fronte guztietan.

Ez dugu txiste sexistarik entzuten jarraitu nahi aldageletan, nahi dugun bezala jantzi eta adierazteko eskubidea izan nahi dugu, guztion lanari balio bera ematea aldarrikatzen dugu... eta zuk, zer behar duzu lantokietan indarkeria matxistarik gabe aske sentitzeko? 

 

Beraz, Sindikatu arteko segizio bat antolatzen dugu Baionako manifestazioan, Sutan kolektiboaren izenean, hitzordua 18:30tan Baionako Herriko Etxearen aitzinean.

 

Hemen aurkitu LAB Sindikatuko eskuorria 

Hemen aurkitu Intersindikaleko eskuorria

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

TPEko hauteskundeak: LAB bozka!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian