Azaroak 25: Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna

2023-11-24  

Zaintza lanetan emakumeenganako* indarkeria ekonomikoa borrokatu.

irudia

LABek sindikatu feminista gisa goraki erraten du lantokiak indarkeria sexistarik eta sexualik gabeko lekuak izan behar direla, baita sexuari, identitate sexual, jatorriari ala klaseari lotutako indarkeri mota guziengandik babestutako lekuak.

Ildo hortatik, azaroaren 25a, Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguneko manifestaldiak sustengatzen ditugu eta parte hartzera deitzen dugu. 

Berriz ere, eskatzen dugu aitortuak izan daitezela emazteok egindako lan guztiak, batez ere zaintza lanak. Gainera, sektore feminizatu batean lan egiten dugun langileok aukera izan behar dugu lan baldintza onak eta duintasunez bizitzeko soldata izateko. Alde horretatik, sektore horiek ez dute egon behar logika kapitalista duten enpresa pribatuen eskuetan, baizik eta sistema publiko eta komunitario baten baitan.

Bestalde, azpimarratzen dugu lan-munduko indarkeria matxista maizegi ezkutatutako errealitatea dela: kontratatzerakoan bereizkuntza, soldata arrakala, lan-bilakaera zuzenkontrakoa, sexismo arrunta, ingurugiro jazarpena, jazarpen morala, erasoak, bortxaketak…

Enpresan ere, indarkeri horien aurka borrokatzen ahal da. Eskatzen dugu prebentzio lan bat sistematikoki eramana izatea, baita diagnostiko bat enpresa eta elkargo bakoitzean ere. Formakuntzak ere baitezpadakoak dira, protokolo berezi batzuen eratzea eta segipena bezalaxe.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

TPEko hauteskundeak: LAB bozka!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian