Agur eta ohore Jean-Do

2025-07-30  

Jean-Do Iriart zendu da. Garai batez, LAB Xiberuko talde motorreko kidea izan zen.

irudia

Agur eta ohore Jean-Dominique Iriart Bihotzean dolua dugula jakin dugu ohargabean joan dela Jean-Do Larraineko auzapez abertzalea. Borroka anitzetan engaiatua, justizia soziala eta herrien arteko elkartasuna. Bidelagun zituen, aberria eta Xiberua buru-bihotzean zituela, estatuek ezarritako muga inposatuen aurka beti. Kantu zaharrak dioen bezala ordea "Orhiko xoria Orhin da bakean bizitzen, bere larre-sasietan ez da hura unhatzen, han zen sortu, han handitu, han ari zen maithatzen, han bere umen artean gozoki du kantatzen". Ez adiorik Jean-Do. Milesker egindako lan guztiagatik!

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Gure ahotsak batu ditzagun gure lanbideen alde!