2024-2025eko borroka zikloa eramateko prest!

2024-10-28  

Urriaren 19an Itsasun, Ipar Euskal Herriko LABeko afiliatuok Biltzarra antolatu dugu.

irudia

Afiliatuen Biltzarra une garrantzitsua da gure sindikatuarentzat, aurreko zikloaren bilana elkarrekin egiteko aukera ematen duelako, datozen erronkak partekatzeko eta gure antolakuntza kolektiboa martxan jartzeko.

Zerbitzu Publikoak, Zerbitzu Pribatuak, Industria eta Ekintza sindikala eta soziala federazio bakoitzak iragan hauteskunde sindikalen eta sail sindikalen dinamiken bilana egin zuten. Etxebizitzaren, paperik gabeko langileen eta laneko osasunaren eta seguratsunaren inguruan egindako lana azaldu zuen Ekintza soziosindikalak.  

TPE hauteskundeak azaroaren 25etik abenduaren 9ra izango direla oroitarazi dugu. Denon partehartzea ezinbestekoa da kanpaina hortan.

Laborantzako hauteskundeak urtarrilaren 7tik urtarrilaren 31ra izango dira. Hemen ere kanpaina egin behar dugu eta horrek gutako askoren parte hartzea handiago eskatuko du.  

 

Joan den irailaren 16an  Hemen Erabaki publikoki aurkeztu genuen. Txosten horrek Ipar Euskak Herri mailan hiru tresna sortzea proposatzen du: 
behatoki sozioekonomiko bat, tokiko batzorde paritario bat eta pribatu eta publikoko arteko lurraldeko batzorde sozial bat.

Lehen tresnak gure lurraldearen argazki soziala lortzea ahalbidetuko du, gure beharrei benetan erantzungo dieten 
politikak ezartzeko. 
Beste bi instantzietan sektore pribatuko eta publikoko langileentzako negoziazio kolektiborako 
espazio bat izango da, 
gure bizi eta lan baldintzak hobetzeko.

Asanblada bukatue eta, adiskidetasunaren potea partekatu dugu.

 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

TPEko hauteskundeak: LAB bozka!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian