2026ko lehen lan istripua Urruñan
LAB sindikatuak salatzen du 2026ko lehen heriotza Urruñan izan dela, Lapurdin. Berriro ere Eraikuntzak sektorean eragin du istripua.
2025ak 75 hildakoren zerrenda iluna utzi duen honetan, gaur goizean Euskal Herrian beste langile bat ez da lanetik etxera itzuli. Oraindik argitzeke dauden baldintzetan, bi langileek pairatu dute istripua Urruñako Xukutun auzoan. Bata bertan hil da eta bere lankidea erietxera eraman dute larriki zauriturik.
Eraikuntzan, lanak bukatzeko presa eta arrazoi ekonomikoak tarteko ohikoak diren arriskuak pairatu behar dituzte langileek. Enpresariak dira egoera larri guzti horien errudun eta langileak biktima. Osasuna eta segurtasunari lehentasuna emango balitzaio ez ginateke egoera honen aitzinean egonen. LABek, uneoro segurtasun araudia eta osasuna bermatzea exigitzen du. Ez da onargarria berme hauek eskaintzen ez dituen edozein lanpostu, xinpleki ez da bideragarria.
Gure protokolak aurrekusten duen bezala, datozen orduetan osatzen dugun intersindikaletik bilduko gira erantzun kolektibo bat emateko lan istripu honi.








Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago