2024ko ekainaren 9an, eskuin muturra boterearen ateetara iritsi da.
Europa osoan, eskuin muturra zabaltzen ari da. Estatu frantsesean, bozen ia % 40 jasotzen du, eta Euskal Herria, zoritxarrez, ez dago faxismoaren aurrerapenetik at gelditzen.
Eskuin muturraren indartzea, azken urteetako gobernuen politiken ondorio zuzena da, batez ere azken bost urteetakoa. Politika antisozialek, lanaren erreformek, erretretaren erreformaren indarrezko urratsek, forma orotako diskurtso arrazistek, eskubide sozialen eta zerbitzu publikoen suntsipenak eskuin muturra aurrera bultzatzen dute.
Euskal Herriak kolpe bortitz batez jasan ditu Frantziako Gobernuak ezarritako politika antisozialak.
Euskal Herria beti izan da borrokarako lurraldea, eta gure erantzukizun kolektiboa da eskuin muturreko igoera horri aurre egitea, leku eta forma guztietan buru egitea.
EZ HEMEN, EZ BESTE INON!
LABek, sindikatu abertzale, feminista, antiarrazista eta internazionalista gisa, langile guztiei dei egiten die arrazakeria eta xenofobia mota guztien aurka batzeko, borrokatzeko eta mobilizatzeko.
Gauzak alda ditzakegu.
LABek langile guziei dei egiten die lantoki guzietan biltzeko eta antolatzeko. Sindikalismoa beti izan da eta izango da langileen armarik onena eskuin muturraren, faxismoaren, kapitalismoaren inperialismoaren den horren aurka.
Berreskura dezagun erabakitzeko eskubidea, eta eraiki dezagun elkarrekin biharko Euskal Herria. Eraiki ditzagun negoziazio-eremu hobeak, jendarte-demokrazia bermatzeko maila guztietan, enpresan, adarrean, lurraldean eta lanbideartean.
Eraiki ditzagun beharrezkoak diren alternatibak eta negoziazio-espazioak, hauek lortzeko:
- Gure lansarien eta pentsioen handitzea
- Erretreta sistema publiko baten eraikitzea, 60 urterekin hartzeko
- Lansari arrakalarekin amaitzea eta sexu eta genero indarkeria errotik suntsitzeko
- Diskriminazio guztiei aurre egitea eta paperik gabeko langile guztientzako erregularizazioa
- Zerbitzu publiko sendo eta irisgarriak eraikitzea guztiontzat
- Eskubide berriak konkistatzea eta bizitza eztabaidaren erdigunera itzultzea
EUSKAL HERRIA ANTIFAXISTA ERAIKI DEZAGUN
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago