1 500 lagun Angeluko karriketan Macron erreformen salatzeko
2018ko apirilaren 19an, 1500 lagun ginen Angeluko karriketan, Euskal Herria Macron legearen eremutik kanpo atxikitzeko!
1 500 langile, ikasle, erretretadun eta langabetuak bildu dira gaur, apirilaren 19an ostegunarekin.
Angeluko Castoramaren aparkalekutik abiatu gara. Han bertan, kafea eskaini dugu trenbideeko borrokan diren langileentzat dirua biltzeko. Orotara 220 euro bildu ditugu, milesker denei! Manifestaldiak Carrefoureko saltegi galerian segitu du eta Géant Casinoko biribilgunean bukatu.
Izan publiko edo pribatuan, gure lurraldean baldintza onak ditugu Euskal Herria MACRON LEGEAREN EREMUTIK KANPO atxikitzeko.
EUSKAL HIRIGUNE ELKARGO BERRIAK, tokiko eta kalitatezko zerbitzu publiko berria asmatu behar du, herritarren beharrei erantzunez eta prekaritatearen aurka borrokatuz.
Euskal Herriaren ezagutza administratibo eta instituzionalak bertan antolatzeko tresnak garatzen lagunduko gaitu. Horretarako, Elkargoak eskumen batzu berreskuratu beharko ditu : garraioa, energia, osasuna, hurbileko zerbitzuak.
Iruzkinak
Idatzi iruzkina
Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago