ELKARTU, ANTOLATU, BORROKATU

(En français plus bas)

Zergatik bilakatu LABeko kide

 

 

LAB sindikatuak Euskal Herriko langileak maila indibidual edota kolektiboan aktiboki laguntzen ditu: aholkularitza emanez, langilegoaren interesak defendatuz eta lan eskubideen defentsarako antolaketan lagunduz, baita ere, eskubide berrien borroketan enpresa eta instituzioen aintzinean langileak ordezkatuz.

 

Esku-orri honen bidez, gure lan ildoak eta zuen esku jartzen ditugun baliabideak ezagutarazi nahi dizkizuegu.

 

Zer da LAB sindikatua ?

Justizian eta elkartasunean oinarritua izanen den jendarte baten alde borrokatzen den sindikatua. Euskal Herriko 7 herrialdeetan antolatua den bakarra, eta gure herriaren eskubide zibil eta politikoen alde aritzen den sindikatua.

LAB Ipar Euskal Herrian 2000 urtean sortu zen eta sindikatu gaztea izanik ere, kokatutako ordena mugiarazteko kapaz izan da, jendartean eta hainbat egituretan nabarmenki lan eginez.

 

Ipar Euskal Herrirako negoziazio kolektiborako gunea sortzea da LABen lehentasunetako bat. Lurraldetasuna eta bertako egoera sozioekonomikoa kontutan hartuko lukeen gunea. Bide honetan, 3 herrialdeentzat ezagutza instituzionala baitezpadako pausu bat dela pentsatzen dugu.

 

Zendako izan LABeko kide ?

LAB sindikatuak laguntza indibidual eta kolektiboa ekarriko dizue, arazo indibidualetan lagunduz eta zuen enpresan kolektiboki antolatu zaitezten sustengatuz.

 

a) aholkularitza pertsonala:

Zuen lan sektoreko arduradunak laguntza indibiduala ekarriko dizue zuen galderen edota zailtasunei aurre egiteko.

 

b) laguntza kolektiboa:

Enpresako ekintza sindikala edo ekintza kolektiboa, enpresan bertan langileak lagundu eta ordezkatzean datza : akordioak negoziatzerakoan, arazo indibidual bat konpontzerakoan edo erreusitu ezean, grebarako eskubidea bultzatzeko, LABek lagunduko zaituzte.

Edozein enpresetan sindikatu batek kide bat baino gehiago izatean, sekzio sindikala sor daiteke inongo baldintza eta publizitaterik gabe.

 

c) laguntza logistikoa:

Guzti honetaz gain, LAB sindikatuak, enpresako ekintzetarako azpiegitura eskainiko dizu (esku-orriak, banderolak, afitxak,…)

 

Pourquoi adhérer au syndicat LAB

 

Le syndicat LAB intervient activement dans l'accompagnement des travailleuses et travailleurs du Pays Basque au niveau individuel et collectif afin de vous conseiller, de défendre vos intérêts et vous aider à vous organiser pour la reconnaissance de vos droits ainsi que pour conquérir de nouveaux droits dans l'entreprise et auprès des institutions.

Par le biais de ce fascicule nous souhaitions faire connaître au mieux nos axes de travail et les outils mis à votre disposition.

 

I- Qu'est-ce que le syndicat LAB ?

 

LAB est un syndicat qui s’évertue à lutter en faveur d'un modèle de société basé sur la justice et la solidarité. Seul syndicat organisé dans les 7 provinces du Pays Basque, LAB se bat pour le respect des droits civils et politiques du Pays Basque.

Crée au Pays Basque Nord en l'an 2000 et bien qu'étant un syndicat jeune, nous avons su perturber l'ordre établi en entrant de façon significative dans la société et dans de nombreuses structures.

L'une des priorités du syndicat LAB est la création d'un espace de négociation collective en Pays Basque Nord qui prendrait en compte notre territorialité ainsi que la situation socio-économique locale. Pour atteindre cet objectif, une reconnaissance institutionnelle de nos trois provinces nous semble indispensable.

 

II- Pourquoi adhérer au syndicat LAB ?

 

Le syndicat LAB apporte le soutient aux travailleuses et travailleurs de deux manières : individuellement lors de consultations ou de missions d'assistance et collectivement en aidant à vous organiser.

 

a) assistance individuelle

Un accompagnement individuel est assuré par un responsable du secteur d'activité concerné pour répondre aux éventuelles difficultés ou interrogations qui pourraient surgir.

 

b) assistance collective

L'action du syndicat dans l'entreprise, dite action collective, consiste à assister et représenter les salarié-e-s collectivement dans l'entreprise ou établissement pour pouvoir négocier un accord, régler un litige individuel ou en cas d'échec, déclencher un droit de grève.

Dès lors qu'un syndicat a plus d'un adhérent dans l'entreprise ou établissement, une section syndicale peut être créée, sans aucune forme de condition ou de publicité.

 

c) aide logistique

De plus, le syndicat LAB assure une aide logistique (tracts, banderoles..) pour des éventuelles actions menées au sein de l'entreprise ou établissement.

 

IRITSI DA EGUNA! ONGI ETORRI RAFA!

PREKARIETATEA BADA IKASTETXEETAN / LA PRECARITE DANS LES ETABLISSEMENTS SCOLAIRES EXISTE



LABek prekarietateari buruzko inkesta bat banatu du Ipar Euskal Herriko eskola guzietan. Galdezkatuak izan direnen %80ak baino gehiagok dio lan baldintzak prekarioak badirela ikastetxeetan.

LAB a distribué une enquête sur la précarité en milieu scolaire dans les secteurs du privé et du public en Pays Basque Nord. Parmi les sondées, plus de 80% pensent que les conditions de travail sont précaires dans les établissements scolaires.

INKESTEN EMAITZAK [PDF]
RÉSULTAT DE L'ENQUÊTE [PDF]

LABen 9 garren Biltzar Nagusia

2017-ko Maiatzak 1

LABen kilometroa Angelun (739) Lan munduan ere, EUSKARAZ!

Sindikatuen kilometroa Angelun: kilometroa 739, 18.51etan!

Pourquoi je vote LAB ?

#nirebozkaLAB #jevoteLAB

Zergatik LAB bozkatzen dut?

"JUSQU'AU RETRAIT" KOLEKTIBOAREN EKINTZA KANBON


Un collectif bloque l'université d'été du PS (64)