ZERBITZU PUBLIKOAK SALBATZEKO BERTAN ERABAKI DEZAGUN! MAIATZAK 22 DENOK BAIONARA!

2018-05-15  

Izan arlo publiko edo pribatuan, gobernamenduak ber estrategia aplikatzen segitzen du : erreformak sortzen, lotura soziala, elkartasuna eta kolektiboa hausteko. Zerbitzu publikoa oraindik gehiago ahulduz, gobernamenduak biztanle guziak ditu erasotzen ! Maiatzaren 22 a, mobilizazio eta greba eguna izanen da Funzio Publikoan. Zerbitzu publikoa ahultzen duten erreformen salatzeko eguna. MOBILIZA GAITEZEN!!!

irudia

Denak Zerbitzu Publikoen erabiltzaileak gira : ikasle, erretretadun, langile ... Mobilizatu gaitezen !!
Izan arlo Publiko edo Pribatuan, gobernamenduak ber estrategia aplikatzen segitzen du : erreformak
sortzen, lotura soziala, elkartasuna eta kolektiboa hausteko.
Zerbitzu publikoa oraindik gehiago ahulduz, gobernamenduak biztanle guziak ditu erasotzen !
Maiatzaren 22 a, mobilizazio eta greba eguna izanen da Funzio Publikoan. Zerbitzu publikoa
ahultzen duten erreformen salatzeko eguna : indize-puntuaren balioaren izoztea, egun eskasa berriz
ezartzea, 120 000 funzionarioen desagertzea. Funzionarioak kenduz, Zerbitzu Publikoa bera dute
izorratzen eta jende xumeei garraio, hezkuntza edo arta eskubideak ttipitzen denbora berean.
...Hezkuntza !? Baxo eta lizeoaren erreformek erakaslearen estatutua baldintzatuko dute baita ordu
eta postu kopuruak ttipituko ! Goi mailako ikasketentzat : selekzioa ! Hona zer erantzun ematen
duten eraginkorra ez den sistema bati buru egiteko ! Hezkuntzaren kostuak ttipitzea helburutzat
duen erreforma ezin dugu onartu !!
… Osasuna !? Ospitale eta zahar-etxeetan langile kalifikatuak eskas dira, kontratu prekarioak
emendatzen dira : horrek, ondorio latzak ditu zerbitzuaren kalitatean !! Gure adineko jendeak ongi
tratatua izaitea merezi du !
….Garraioak !? Garraio mota guziak pribatizatu nahi dituzte, defenda dezagun euskal Herritarrei
egokia den garraio zerbitzu bat.
...Eta hemen antolatzea ? Hori balitz aterabidea ?
Bai, Maiatzaren 22 a, zerbitzu publikoen kalitatea aldarrikatzeko eguna izanen da baina badakigu
greba isolatu eta zatikatuak ez direla nahikoak izanen gobernamendua gibelarazteko ! Haratago
gogoetatu behar dugu ! Haratago !
LAB ek argi du Euskal Herrian Macron erreformek ondorio latz guttiago izan dezaketela behar
bezala antolatzen bagira. Izan Pribatu edo Publikoan, baldintza onak ditugu Euskal Herria Macron
legeen eremutik kanpo atxikitzeko.
Euskal Hirigune elkargoak
• Zerbitzu publiko berria asmatu behar du orain !herritarren beharrei erantzunez eta
prekaritatearen aurka borrokatuz.
• Euskal Herriaren ezagutza administratibo eta instituzionala ekarriz, bertan antolatzeko
tresnak garatzen lagunduko gaitu
• Eskumen batzu berreskuratu beharko ditu denen onerako : Garraioa , osasuna, Hezkuntza
etab.
Manifestaldia Maiatzak 22
10:30 Baionako Geltokitik.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

LAB NOR DA

QUI EST LAB

Burdin bidearen borroka!

Lehen Brigada Soziala osatua

Euskal Herria Macron legetik kanpo

ekimen ibiltaria: Lan duina bizi duina!