ZERBITZU PRIBATUETAKO SARTZE PRENTSAURREKOA

2017-10-15  

Larrungo tren ttikiko langileen garaipena, Castoramako LABeko 4 kide biktima gisa deituak deklaratzera Baionako auzitegi korekzionalean, Kutxabanken erabakia (Frantzia eta Ipar Euskal herriko bulegoak hetsi eta 23 langileak kanporatu), hona aipatuak izan diren zonbait gai. Urteko perspektibetan, bertako negoziazio eremu baten aldarrikapena ere aipatu du LABek, bere kanpaina desberdinetan zabalduko duen aldarrikapena.

irudia

Sartzea, epe motzeko hitz orduak eta urteko perspektibak zerbitzu pribatuen sektorean, hona zer aipatu dituen LABek joan den ostiral goizean eskaini prentsaurrekoan.

Sartzeko mementu inportante bat : Larrungo trein ttikiko langileen mobilizazioa. Langileek 3 aldarrikapen nagusi defenditu dituzte, mugagabeko greba abisu bat plazaratu LABen bidez, eta azkenean, bilkur tensionatu batzuen ondoren (azkena zinez lasaiago!), 3 aldarrikapenak lortu:

- Erretretara joanen diren langileak CDI batzuen bidez ordezkatuak izango dira eta ez zuzendaritzak mementu batez pentsatu bezala, sasoinlari luze kontratu bidez (berritzen diren 10 hilabeteko kontratuak)

- langileek zikintze prima hunkituko dute. Zuzendaritzak onartu du bere "ahanztea"... ta beraz konzernatu langileek ber harrapatze bat ukanen dute ere (2014 arte)

- zuzendaritzak erabaki du euskara hizkuntz prima eskuratzeko ahala ematen duen hizkuntzen zerrendan sartzea. Hemendik goiti langileek azterketa bat pasatzen ahal dute euskara maila bat frogatzeko eta hau lortuz gero, hizkuntz prima bat eskuratuko dute euskararentat. Beste hizkuntzen ezagutzak dakarren sari ekonomikoa errekonozitu zaio euskarari.  Lorpen eder ederra!!!

EPE MOTZEKO HITZ ORDUAK :

Angeluko Castorama saltokiko LABeko 4 kide biktima gisa konbokatuak dira azaroaren 23an Baionako auzitegi korekzionalean. Lan inspekzioak du bideratu dozierra, diskriminazio sindikalaz akusaturik saltokiko zuzendaritza. LAB sindikatua parte zibil gisa jarriko da "lanbidearen interes kolektiboaren urratzea" salatzeko.

Kutxabankek Frantzian eta Ipar Euskal Herrian dituen agentziak itxi nahi ditu (Bordale, Paue, Baiona (2) eta Hendaiako agentziak) eta beraz 23 lan postu dira mehatxatuak. LABek erabaki du zuzendaritzaren erabaki hori salatzea: errentagarritasun bat izan aren, inolako arrazoirik eman gabe, erabaki dute Ipar Euskal herria abandonatzea eta 23 lan postu suprimitzea! 

URTEKO KANPAINAK :

Bertan erabaki !

Bertako negoziazio eremu baten aldarrikapena

Macron erreforma ta gero, pentsatzen ahal dugu beste erreforma ainitz etorriko zaizkigula, prekaritate gero eta handiagoa sortuz langileentzat. LABek segituko du bertako negoziazio eremu bat aldarrikatzen Euskal Herriko langileak ahal bezain bat babesteko. Aldarrikapen hori zabalduko du bere kanpaina desberdinetan :

Igande eta pesta egunetako lanaren kontrako kanpaina, prekaritate gero eta handiagoa salatzeko kanpaina, sasoinlarieri zuzendu informazio kanpaina.

DEIA LANGILEERI : ELKARTU ! ANTOLATU ! MOBILIZATU !

Talde berrien sortzea du helburu LABek. LAB Trenbideak martxan jarri da joan den urtean eta beste holako talde batzu sortzea ongi litzateke.  Langileak ez dira haien lantegietan egon behar bakarrik. Antolatu behar dira ere sektoreka (LAB Garbiketak edo beste), indar harremana langileen alde azkartzeko. Indarrak metatu behar ditugu!

 

 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

TPEko hauteskundeak: LAB bozka!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian