Txertaketa behartzearen aurka: konbentzitu behartu baino / Neurri antisozialen aurka : langileok bat egin dezagun!

2021-08-06  

Inor ez liteke zigortua izan behar txertoa jartzeari uko egiteagatik. Izan ere, Frantziako Gobernuak lansarien etenalditik kaleratzeraino doazen zigorrak aurreikusten ditu, bereziki osasun-langileentzat. Onartezina da!

irudia

LABek ez du txertaketa printzipioari buruzko iritzirik emanen, gaiak sindikatu baten esparrua aise gainditzen baitu.
Aldiz, langileen txerto betebeharraren aurka gara. Txertaketa, erabaki argitu eta onartua izan behar da.
Inor ez liteke zigortua izan behar txertoa jartzeari uko egiteagatik.
Izan ere, Frantziako Gobernuak lansarien etenalditik kaleratzeraino doazen zigorrak aurreikusten ditu, bereziki osasun-langileentzat. Onartezina da!

Neurri zapaltzaile eta libertiziden ordez, eskatzen dugu ospitale publikoetako eta gizarte-egituretako baliabideen areagotzea, osasun-langile kualifikatuen kontratatzea masiboki, txertoen patente agirien banaketa libroa, oheen irekitzea, datu klinikoen gardentasuna, jendetza guztientzat txertorako bide erraza... Laburbilduz, norabidea berehala aldatu behar da, berdintasunezko osasun sistema indartsua berreraikiz, azken hamarkadetan politika ultra liberalek logika kapitalistarekin batera suntsitu dutena.

Macronen gobernua ez da gai krisia neurri sanitario hutsekin kudeatzeko, eta gailu autoritarioak erabiltzen ditu. Osasun ziurtagiriarekin, langileen eskutan deskargatzen da, beste langile batzuk kontrolatzeko, eragozteko, mugatzeko ardura ematen die, mesfidantza eta tiraka giroa sortuz nahitara.
 

Txertoaren gaia garrantzitsua izanik ere, honek ez gaitu zatitu behar eta beste jakinarazpenak ez ditu ezkutatu behar. Gobernuak eta kapital handia krisiaz baliatzen dira erretreten eta langabeziaren erreforma antisozialen inposatzeko. Pandemiak ez digu arreta galarazi behar. Aberatsak ez dira inoiz hain aberatsak izan eta behartsuak inoiz hain behartsu.


Sartzeko borroka sozialaren zain egon gaitezen ! Garai larria da, Macron agintaldia bere azken uneetan saka ahala saka arituko da langile klasea pixka bat gehiago prekarizatzeko. Bidea motz dezaiogun, antola gaitezen, elkar gaitezen eta ez utzi egiten!

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Ekintza Sozialeko Komunitatea sortzeko topaketak

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian

LAB NOR DA

QUI EST LAB