TXALO GUTIAGO ETA EURO GEHIAGO OSASUNARENTZAT

2020-04-14  

Koronabirusaren krisia da ez batere oraindik gure atzean. Bilana egiteko garaia ez da oraino iritsi baina LAB Ospitalea taldeak bere analisia eta gogoetak plazaratzen ditu, munduko pandemia hasi zenetik lau hilabetera.

irudia

Koronabirusaren krisia da ez batere oraindik gure atzean. Bilana egiteko garaia ez da oraino iritsi baina LAB Ospitalea taldeak bere analisia eta gogoetak plazaratzen ditu, munduko pandemia hasi zenetik lau hilabetera. Krisi, edo txoke honen ondotik, erran gabe doa ezagutzen genuenera ez garela itzuliko. LAB sindikatua sortu denetik, defendatzen dituen ezinbesteko aldaketa politikoak, ekonomikoak, sozialak, moralak eta ekologikoak orain gauzatzeko momentua dela diogu.

Xok / krisi estrategikoa:

Azken urte hauetan, frantses Estatuak masken eta babesteko beste materialaren erreserbak hustu ditu mehatxuak beste fronte batetik iritsiko zirela konbentzitua zelako (gerla, gatazka ekonomikoak, krisi finantzieroa…).

Ondorioz, ez da maila handiko testarik egin eta ezinbestekoak diren osasungintzan eta beste  lanetan langileak ez dira babestuak izan. Eta minimoki beharrezkoak diren materialak ez dira iritsi. Langileak egiazko lanjerrean dira.

Begiak ideki ditzagun! Azken hamarkada hauetan gobernamendu ezberdinek mundializazioa aitzinamendu handiena bezala ikusten dute. Gaur, krisian garela eta buruzagiek berlokalizaziora eta elkartasunera deitzen dute. Kopeta! Bai, haien mundializazioa gaitza da eta galtzera goaz. Krisi hau ez dugu itxoin izan aldarrikapen hau ozen egiteko: gure ekonomia berlokalizatu eta nazioarteko elkartasuna antola dezagun. Justuki, zentzu honetan, laguntzera etorri diren Kubako medikuak txalotzen eta eskertzen ditugu.

Euskal Kostaldeko Ospitalea Zentroan (EKOZ), zuzendaritzak langile guziak haien lanpostuetan mantentzeko hautua egin du.

Gutxiago ibiltzen ziren unitateetako langileak beharretan zeuden unitateetara bidaliak izan dira, konfinamendua errespetatu gabe. Erabaki hori salatzen dugu langile asko arriskuan eman dituztelako, bereziki bikotean lanean ari direnak haien familia osoak arriskuan jarri dituztelako. Ordu sindikalak emanez, haietariko gehienak babestea erabaki onena iduritzen zitzaigun, horrela lehen langileak eri izanen zirenean beste hauen erreleboa hartzen ahalko zuten, baina beste erabaki bat hartu dute.

Balore xokea:

Krisi honen aurrean munduko seigarren indarra zein gaitasun gabekoa izan den ikusteak harriturik utzi gaitu. Estatuaren «eliteak» denbora luzez deus egin gabe egon dira eta gertatzen zenaren grabetasunaren arabera neurriak ez hartzea ulertezina iduritzen zaigu. Estrategiarik gabe frantses Gobernamenduak erakutsi duen amaturtasuna sinestezina da. Ez dute inoiz argiki eta manera arduratsuz komunikatu, ezta neurri ezberdinetan ere, noski.  EKOZak berdintsu egin duela iduritzen zaigu.

Berak badaki, eta bere pentsamendua guri esplikatzeko konplikatuegia dela iduritzen zaio; gu, piramide azpian garenok, izaeraz ez argiak, nagiak eta xikanagileak garela uste ote dute? Konfinamendu hasieratik, hirietako milaka biztanlek birusa berekoikeriaz zabaldu dute haien bigarren etxebizitzetara etorriz, eta konfinamenduko arauak ez direla beti errespetatuak izan ageri da. Funtsezko eskubideen urratzearen banalizazioa, emazte eta haurren kontrako bortizkeria larriki goratu dira.

Konfiantza xokea:

Frantses Estatuak plazaratu izan dituen xifreak errealitateari konparatuz askoz apalagoak dira. Soilik Covid-19rentzat ospitalizatuak diren pazienteak dira testatuak. Gehienak asintomatikoak dira. Xifreak 2, 3 ala 10 aldiz biderkatzen ahal ditugu. Zahar etxeetan edo etxean hiltzen diren jendeak xifre ofizialetan ez dira konduan hartuak.

Momentuko, EKOZeko zuzendariak eri eta heriotzen kopuruak transparentziaz ematen dituela dirudi.

Xok ekonomikoa:

90eko hamarkadatik, kapitalismo basatiak ez du kontra-podererik. Multinazionaletako interesen defendatzaileek dute Europa gidatzen. Azken 40 urteetan ezagutu ditugun gobernamendu guztiek zerbitzu publikoak desegiten dituzte. Errentagarri ziren gehienak pribatizatu dituzte eta osasungintza beste plan ekonomiko bat bezala kontsideratzen dute. Krisi baten aurrean zailtasunetan diren enpresa handiak bernazionalizatu nahi lituzkete, gero biztanle eta langile xumeek pagatutako zergei esker haien poltsikoak berbetetzeko. Hori onartezina da! Dena ongi doalarik, mozkinak pribatizatzen dira, eta dena gaizki doalarik, galtzeak mutualizatzen ditugu.

Ospitalea ez da "star up" bat bezala tratatzen ahal, ez da dirua irabazteko egina, osasungintza merkatu legetik kanpo emana izan behar da, eta etortzen zaion leku osoa berriz eman behar zaio.

EKOZak politika ekonomiko oro aplikatzen du, ARSaren aginduak segituz. Produktibitatea, buxeta eta errentak haientzat garrantzitsuenak dira. Hara zertara goazen 2020 Ospitale bertsioarekin. LABek etengabe errepikatzen du: zerbitzu publikoa ez da martxandiza bat!

Osasun krisia:

Azken hamarkada hauetan Frantses gobernamenduek hautu estrategikoak egin dituzte. Minbizia eta "neuro" eritasunei buruzko ikerketak lehenetsiak izan dira. Baionan, "onkologia", kirurgia eta dirua gehien sarazten dituzten berezitasunak hautatuak izan dira. Hori dena, denbora berean jakinda, urgentziak lan baldintza duinak eskatzeko greban zeudela. Sendatzeko oinarrizko materiala falta da eta jendartea urgentziaz bakoitzaren borondate onera deitua izan da.

Medikuek pribatura ihes egiten dute, paramedikalak ospitaletik ateratzen dira. Azpipagatuak, nekatuak, etsituak, mespretxatuak, aspalditik artatzaileak akituak ziren. OCDEren erizainen lansariaren sailkapenean frantses Estatua 26. lekuan da!

Plan masibo bat behar da, behar diren langileak kontratatzeko eta lansariak %15ean igotzeko.

TXALO GUTTIAGO ETA EURO GEHIAGO OSASUNARENTZAT!

Xok teknologikoa:

Inposatua zaigun bakartasunak eta telelanaren garatzeak, EKOZak duen teknologia mailako beranta erakusten du. Telemedikuntza ez dugu praktikatzen ahal, daukagun materiala zaharregia delako edo ez dugulako; ditugun teknologiak ez direlako beharren araberakoak eta oraindik hainbat gauza…

Xok politikoa:

Koronabirusaren ondorio larrietan eta latzetan, kapitalismoak eta liberalismo ekonomikoak dute ardurarik handiena. Norberaren interesa kolektibitatearena baino handiagoa denean, diruaren egitea garrantzitsuago denean, hara zein den ondorioa.

Nundik atereak izanen diren jakin gabe Macron presidenteak milioi eta milioitako diru-laguntzak hitz eman ditu.

Badu urte bat osasungintzan greban garela baliabide gehiago eskatzeko! Osasungintza publiko duina izateko! Borrokak zapalduak izan dira bortizkeriaren bidez eta politikoek ez gaituzte entzun. Aldarrikatzen ditugun gauza guziak lortzea exijitu behar dugu!

Bizitza lehentasuna izatea ezinbestekoa izan behar da, ez norberaren jabetza eta dirua. Kapitalaren bizia. EKOZen, zainduak diren pertsonak eta zaintzaile direnak erdigunean jartzeko antolatzen gira.

LABek bere buruari galdetzen dio EKOZak ea ez ote duen birus honen krisia estakurutzat hartu geriatria eta psikiatria arlotan ezagutzen ditugun disfuntzio arazoei eta eskasiei erantzuteko.

Azken egun hauetan garaian irabaziak izan diren lan baldintzak, lan kode mailan, ordenantza batzuen bidez zapaltzeko eta suntsitzeko baliatu dute: konfinamendu garaian 35 orduko lan asteak pikutara boteak dira, lan asteak 60 ordu pasakoak, nagusiak bakantzak hartzea inposatzen ahal du…

Krisi soziala:

Orain ezagutzen dugun egoerak oraindik desberdintasunak handiagoak eraginen ditu. Langabezian, pobrezian, sistematik kanpo daudenak, kartzelatuak… oraindik pandemia horrek gehiago kolpatzen ditu.

Lurralde mailan ere, ezberdintasun hauetaz ohartzen ari gara: Baiona aldean osasungintzako langileei garraioak proposatuak zaizkie eta hortik kanpo daudenei deus. Hori dena jakinez urrunenak bzi diren langileak gutxien irabazten dutenak direla. Beraz, konfinamendu honen bukaeran noiz pentsatua izanen da benetako barne garraio bat EKOZeko langileentzat?

Xok ekologikoa:

Garraioen gelditzeak mundu mailan ondorioak ukan ditu. Poluzioa asko gutxitu da. Guttiago kontsumitzen da. Desazkundea proposatzen dugu, oinarrizkoarekin berriz bat egiteko. Beraz, beharrezkoak ditugun beharretan egon gaitezen. Ekonomia arduratsu eta pentsatu batean egon gaitezen, koronabirusak egingarria dela erakutsi baitigu.

Martxoaren 17ko diskurtsoan, Emmanuel Macronek gerlan garela errepikatu du. Ez gira gerlan. Ez gira soldaduak eta ez dugu bilakatu nahi ere. Borrokan gira. Kapitalismoa eta bere munduaren aurkako borrokan!

 

* Frantxua Urdampilleta, Elisabeth Charriau, Xan Brialy, Simone Suquia, Michaelle De La Iglesia, Argitxu Dufau 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Mr.Bricolage-Bidarteko langileak borrokan

LAB NOR DA

QUI EST LAB