Treinbideetako langileak borroka luze baterako prest!

2018-03-21  

SNCF aren erreforma eta bereziki langileen egoerarena ("statut de cheminot" delakoarena) salatzeko, treinbideetako langileek greba mugimendu bat abiatuko dute 3 hilabete barne, apirilaren 3 tik ekainaren 28 ra. Astero bi egun greba! Martxoaren 22 hontan karrikan izango dira ere Funtzio publikoaren grebarekin bat eginez! LAB treinbideak bat egiten du mugimendu honekin. Bertako egiazko garaioetako zerbitzu publiko baten alde, mobiliza gaitezen!

irudia

Ostegun hontan beraz, martxoak 22, treinbideetako langileek Baionako mobilizazio egunean parte hartuko dute ere Funtzio publikoaren langileekin batera.

Biltzar nagusi ideki bat antolatzen dute 9ak eterdietan Baionako geltokiaren aintzinean eta ondotik bat eginen dute Baionako Herriko etxetik abiatuko den manifestazioarekin.

Aintzin idatzi bezala, borroka luze baterako prest dira eta hona jadanik jakinarazi dituzten greba egun datak:

Apirila  eta maiatzean: 3, 4, 8, 9, 13, 14, 18, 19, 23, 24, 28, eta 29
ekainan : 2, 3, 7, 8, 12, 13, 17, 18, 22, 23, 27, 28

 

 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

LAB NOR DA

QUI EST LAB

Burdin bidearen borroka!

Lehen Brigada Soziala osatua

Euskal Herria Macron legetik kanpo

ekimen ibiltaria: Lan duina bizi duina!