SASOILARI, ZURE ESKUBIDEAK DEFENDA ITZAZU!

2017-07-03  

Urtero bezala, sasoin denboran, LAB sindikatuak sasoinlariek haien burua erespeta arazteko oinarrizko informazio batzu emaitea du helburu: lan kontratua, hilabete saria, paga fitxa, asteroko lan denbora, eguneroko pausaldiak eta beste. Kari hortara, LAB-ek permanentzi batzu antolatzen ditu uztailan zehar, astelehen, asteazken eta ostiral goizetan, salbu 26an, bere Hendaiako egoitzan.

irudia

Urtero bezala, sasoin denboran, zuetarik batzuk sasoilari gisa arituko zarete. Aktibitate mota hori ikasketak ordaintzeko edo negu sasoina arte irauteko premiatsua da anitzentat.
Beren eskubideetaz ezer gutti dakiten sasoin langileen bizkar, lan kodigoaren artikulu anitz beren fagoretan antolatzen dituzte nagusi batzuek.
LAB-ek zure burua erespeta arazteko oinarrizko informazio batzu emaitea du helburu.
Udan zehar, zure lan egoera legezkoa denez zalantzak badituzu, edo zure nagusiarekin gatazkak badituzu, gurekin harremanetan sar zaitez, beldurrik gabe.

Lan kontratua, hilabete saria, paga fitxa, asteroko lan denbora, eguneroko pausaldia, oporrak, jatekoa eta aterbetzea, kontratuaren haustea eta beste, INFORMA ZAITEZTE!

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian