Martxoaren 22an: greba funtzio publikoan! Denok Baionara!

2018-03-19  

Funtzionario eta zerbitzu publikoen kontrako erasoek segitzen dute ! Treinbideak, Osasuna, Hezkuntza ! … Denok Zerbitzu Publikoak erabiltzen ditugu : ikasle, erretretadun, langile ... Mobilizatu gaitezen !! Manifa 10ak eterdietan Baionan (Herriko etxetik)

irudia

Izan arlo Publiko edo Pribatuan, gobernamenduak ber estrategia aplikatzen segitzen du : erreformak sortzen, lotura soziala, elkartasuna eta kolektiboa hausteko.

Zerbitzu publikoa oraindik gehiago ahulduz, gobernamenduak biztanle guziak ditu erasotzen !

Martxoaren 22a, mobilizazio eta greba eguna izanen da Funzio Publikoan. Zerbitzu publikoa ahultzen duten erreformen salatzeko eguna : indize-puntuaren balioaren izoztea, egun eskasa berriz ezartzea, 120 000 funzionarioen desagertzea. Funzionarioak kenduz, Zerbitzu Publikoa bera dute izorratzen eta jende xumeei garraio, hezkuntza edo arta eskubideak ttipitzen denbora berean.

...HEZKUNTZA !? Baxo eta lizeoaren erreformek erakaslearen estatutua baldintzatuko dute baita ordu eta postu kopuruak ttipituko ! Goi mailako ikasketentzat : selekzioa ! Hona zer erantzun ematen duten eraginkorra ez den sistema bati buru egiteko !! Hezkuntzaren kostuak ttipitzea helburutzat duen erreforma ezin dugu onartu !!! Agenda politiko bati erantzun nahi duen erreforma ez dugu onartuko. Eskola bermoldatu behar dela egia da baina sektoreko profesionalei horren inguruan gogoetatzeko aukera eman behar zaie.

OSASUNA !? Ospitale eta zahar-etxeetan langile kalifikatuak eskas dira, kontratu prekarioak emendatzen dira : horrek, ondorio latzak ditu zerbitzuaren kalitatean !! Gure adineko jendeak ongi tratatua izaitea merezi du !

...ETA HEMEN BERTAN ANTOLATZEA ? HORI BALITZ ATERABIDEA ….

Bai, Martxoaren 22 a, zerbitzu publikoen kalitatea aldarrikatzeko eguna izanen da baina badakigu greba isolatu eta zatikatuak ez direla nahikoak izanen gobernamendua gibelarazteko ! Haratago gogoetatu behar dugu !

LAB ek argi du Euskal Herrian Macron erreformek ondorio latz guttiago izan dezaketela behar bezala antolatzen bagira. Izan Pribatu edo Publikoan, baldintza onak ditugu Euskal Herria MACRON LEGEAREN EREMUTIK KANPO atxikitzeko. LAB ek tokika eta manera inter profesional eta kolektiboan antolatu behar dela pentsatzen du. LAB ek, behin baino gehiagotan beste sindikatuak interpelatu ditu elkarrekin baldintza hobeagoak sortzeko .LAB ek tresna horien eraikitzeko egunero lan egiten du.

 

EUSKAL HIRIGUNE ELKARGO BERRIAK kalitatezko zerbitzu publiko berria ASMATU BEHAR DU, herritarren beharrei erantzunez eta prekaritatearen aurka borrokatuz.

Euskal Herriaren ezagutza administratibo eta instituzionalak bertan antolatzeko tresnak garatzen lagunduko gaitu : Elkargoak eskumen batzu berreskuratu beharko ditu denen onerako : GARRAIOA, osasuna, etab.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian