LOTSAGARRIA!!!!!

2016-08-04  

Bordeleko epaitegiak CGT-k LABen kontra ezarritako errekurtsoa onartu du!!! CGT-k heldu den azaroan abiatuko diren TPE (enpresa oso tipiak) hauteskundeetarako hautagaitza deuseztatzea galdegin du eta epaileek arrazoia eman diote ostegun hontan! LABek erabakiaren kontrako helegite bat aurkeztuko du! Hilabete bat du horretarako. ERASO HORREK EZ GAITU GELDITUKO!!! AUPA LAB! SEGI AITZINA!!!

irudia

Hona KAZETA INFOren artikulua gai honi buruz:

Iragan ekainaren 22an CGT sindikatuak LABen kontrako errekurtsoa aurkeztu zuen Bordeleko epaitegian. CGTk sindikatu abertzaleak enpresa oso tipietako hauteskundeetan parte hartzeko baldintzak betetzen ez dituelakoan ez aurkezten uzteko eskatu dio. Epaileek errekurtsoa onartu ondoren, arrazoia eman diote CGT sindikatuari.

Jeronimo Prieto LABeko kideak azaldu duenez, mementoz ez dakite erabakiaren oinarri juridikoa zein den. Argi duena da arazoa "ez dutela horretan utziko". Sindikatuak erabakiaren kontrako helegite bat aurkeztea pentsatu du; horretarako hilabete bat du.

Prietoren aburuz prozedura honetan "bitxikeri asko daude". "CGTk aurkeztu duen errekurtsoa ez doa administrazioaren kontra, baizik eta sindikatuaren kontra", erantsi du sindikalistak. "Bitxikeri legalak" argumentazioa jasotzean ikertuko dituztela aipatu du.

Enpresa oso tipiko hauteskundeak azaroaren 28tik abenduaren 12ra iraganen dira. Hauteskunde horiek sindikatu bakoitzaren pisua neurtzen dute. Jakinik kontsulta eskualdeko antolatua dela, sindikatu abertzaleak Akitania Berrian bere burua aurkeztu zuen Dirrect erakundeak onartu ondoren.

Balore errepublikarrak

CGTk errekurtsoa aurkezteko hainbat argumentu erabili ditu. Hala nola, Euskal Herriko sindikatuak balore errepublikarrak errespetatzen ez dituela eta izaera independentistari lehentasuna ematen diola. CGTren aburuz, sindikatu batek proiektu politiko bat defendatu ordez langileen eskubideak defendatu beharko lituzke.

Epaileen erabakia jakin baino lehen, LABek sostengu anitz bildu ditu. Horien artean, Sylviane Alaux diputatu sozialistaren elkartasuna eta Eusko Ikaskuntzaren babesa; baita Ipar Euskal herriko CGTren zenbait sekzioena ere.

 

 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Mr.Bricolage-Bidarteko langileak borrokan

Ospitaleko langileak greban

Polo Beyriseko MVC elkarteko langileak borrokan

MAIATZAREN LEHENA 2019 (Baiona)

LAB NOR DA

QUI EST LAB