Langileak hasarre Hendaiako SOKOA lantegian

2017-05-03  

Lantegiak xifre bikainak egin dituelako 2016 urtean eta langileek indar ainitz hortara heltzeko (ordu zabal eta beste), azken hauek pentsatzen zuten haurtengo NAOak (urteroko soldata negoziazioak) ongi pasako zirela.... Ez!... zuzendaritzak negoziazio horiek zinez proposamen apal apalekin abiatu ditu.... Asteazken goiz hontan, langile frangok haien hasarrea erakutsi nahi izan dute lantegiaren egoitza administratiboan (argazkiak)

irudia

Urte bikaina, afera xifre bat aintzineko urtea baino ederrago eta aurrekontuan pentsatu baino gorago (+10%).  Zuzendaritza pozik agertu zen: "2016 urtea instalatu da urte hoberenen podiumeko 3 garren tokian salmenten mailan. Satisfakzio iturri zinez inportante bat etortzen dena denon indarrak saristatzera."

Hori entzuneta langileek argi zuten haurtengo negoziazioak lasaiak izango zirela... Nola ez entzuneta zuzendaritzaren satisfakzio hori?

Bainan ez...ohitura hartu duen bezala, zuzendaritzak zinez proposamen tristekin abiatu ditu NAOak eta ez da ainitz mugitu lehen proposamen horietaz...

Zonbait aste geroztik langileak gelditu dira ordu zabalak egiteaz, biltzar nagusi frango antolatu dituzte, eta goiz hontan erabaki dute lana uztea haien hasarrea erakusteko zuzendarien bulegoen aintzinean.

Ean ze segida emanen duten.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Ipar Euskal Herriko Kostaldeko Ospitaleko hauteskunde sindikaletan izango gara

LAB NOR DA

QUI EST LAB

Burdin bidearen borroka!

Lehen Brigada Soziala osatua