LABen BILTZAR NAGUSIA EKAINAREN 25AN HAZPARNEN!!!

2016-06-06  

Urtero bezala, gure afiliatuen batzarra antolatzen dugu. Aurten, modu desberdin batean egitea hautatu dugu Ipar Hegoarekin eta ekainaren 25ean iraganen da, larunbatez, Hazparneko Elgar zentroan, goizeko 9ak eterdietatik goiti. Apuntatu hitz ordu hau zure agendan!!!!!!

irudia

Goiza hitzaldi batekin hasiko da eta hor izanen dugu Sophie Béroud, Lyonen irakaslea zientzi politikoan eta sindikalgintzan aditua.

Aipagaia: Sindikalgintza berpentsatu behar dela gaur egun ideiaren inguruan mintzatuko gara.

Hori eta gero, gure Biltzar nagusiarekin segituko dugu.

Bukatzeko, luntx ttiki bat proposatuko dizuegu!

Zuen presentzia baieztatzea eskatzen dizuegu (05 59 59 50 20) gure antolakuntza ahal bezain ona izan dadin.

Zuen gain kontatzen dugu elgarrekin ahal bezain tresna eta eztabaida onak ukaiteko!!!!

 

 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Mr.Bricolage-Bidarteko langileak borrokan

Ospitaleko langileak greban

Polo Beyriseko MVC elkarteko langileak borrokan

MAIATZAREN LEHENA 2019 (Baiona)

LAB NOR DA

QUI EST LAB