LAB Sozialak grebara deitzen du !

2016-02-16  

Otsailaren 18an, LAB-ek greba eta mobilizazio egun bat antolatzen du. Azken aste hauetan "Social en danger" izeneko kolektibo bat antolatzen ari da eta LAB-ek langileria antolatuak diren hitzordu guzietan parte hartzera deitzen du.

irudia

Departamenduko aurre kontuak otsailaren 18 eta 19an bozkatuak izanen direlako, Euskal Herriko sozial eta inserzio-ko langileek grebara deitzea erabaki dute.

Prekaritatean den jendea laguntzeko baliabideetan mozte handiak aurrikusten direlako, medikuntza-sozialan diren langileek antolatzea eta borrokatzea erabaki dute.

Azken aste hauetan "Social en danger" izeneko kolektibo bat antolatzen ari da eta LAB-ek langileak deitzen ditu hitzordu guzietan parte har dezaten.

Sozial sektoreak pairatzen eta pairatuko dituen murrizketa guztiak salatzen ditu LAB-ek.

  1. Sozial sektoreko langileen lan baldintzak prekarizatzen ari direlako,
  2. gaur egun diren behin betiko kontratu guztiak, behin behineko kontratuen bitartez ordezkatuak direlako,
  3. Langileen lan baldintzak orokorrean "usteltzen" direlako,
  4. eta, beharretan diren jendeak gero eta abandonatuagoak direlako,

LAB Sozialak, otsailaren 18an, "Social en danger" kolektiboak antolatzen dituen hitzordu guztietara parte hartzera deitzen ditu langile guztiak.

Otsailaren 18an, 2 hitzordu nagusi :

  1. 12tan Pik-nika partekatua eta engaiatua, Departamenduko Kontseiluaren aitzinean (Baiona ttipian)
  2. Arratsaldeko 2tan sozialeko langileen Biltzar Nagusia Baionako Lan burtsan

Fitxategiak

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

LAN ESKAINTZA

LAB sindikatuak langile bat bilatzen du bere ekipoaren indartzeko. Denbora osoz medikuntza soziala federazioa/sektorea garatzeko. Hastapen batean 6 hilabeteko kontratu mugatuan gero kontratu mugagabe bat proposatuko zaioke. Interesatuak diren guztiak motibazio gutun bat eta haien hautagaitza gure meil helbidera igor dezaten baiona@lab.eus edo/ta 0559595020 telefono zenbakira deituz gehiago informazio ukaiteko.

OFFRE D'EMPLOI

Le syndicat LAB cherche une personne pour renforcer son équipe. Cette personne aura en charge le secteur médico-social. Nous proposons un CDD à temps complet pendant 6 mois qui pourra déboucher sur un CDI. Les candidatures sont à envoyer à notre adresse mail baiona@lab.eus ou en nous contactant par téléphone au 0559595020 pour de plus amples renseignements.

IRITSI DA EGUNA! ONGI ETORRI RAFA!

PREKARIETATEA BADA IKASTETXEETAN / LA PRECARITE DANS LES ETABLISSEMENTS SCOLAIRES EXISTE



LABek prekarietateari buruzko inkesta bat banatu du Ipar Euskal Herriko eskola guzietan. Galdezkatuak izan direnen %80ak baino gehiagok dio lan baldintzak prekarioak badirela ikastetxeetan.

LAB a distribué une enquête sur la précarité en milieu scolaire dans les secteurs du privé et du public en Pays Basque Nord. Parmi les sondées, plus de 80% pensent que les conditions de travail sont précaires dans les établissements scolaires.

INKESTEN EMAITZAK [PDF]
RÉSULTAT DE L'ENQUÊTE [PDF]

LABen 9 garren Biltzar Nagusia