LAB sindikatuaren sustenguarekin LABO APSPeko langileek haien zuzendarien gestio txarra salatzen dute

2017-05-05  

Maiatzaren lehenean sozial sektoreko langileek jadanik salatu zuten haien egoera. Ostegun goiz hontan 30 bat langileek, LABO APSP formakuntza eta animazio poloko langileek, berriro manifestatu dute Angeluko egoitzaren aintzinean, haien zuzendarien inkonpetenzia eta gestio txarra salatzeko.

irudia

57 langile badira LABO APSP formakuntza eta  sozial animazio poloan, 3 zentrutan banatuak: Angelu, Miarritze eta Pauen. Hauetarik ainitz "akidura handi" egoeran lan egiten dute otsaila erdi geroztik...

Enplegatzaileak pagatze gelditze dozier bat pausatu du joan den apirilaren 6an eta struktura erregularizazio judizialpean da 21a geroztik.

Langileentzat departamenduko diru laguntzen ttipitzeak ez dira egoera honen arazoin bakarrak. Argi dute zuzendariek ez dituztela erabaki onak hartu eta gestio txar hori zinez kaltegarri izan dela.

Langileak ez dira ordainduak izan apirilan eta egun hauetan justiziak mandatario bat izenpetu behar du asurantzek segida har dezaten langileak ordaintzeko.

Langileek espero dute ber hartze bat gertatuko dela ekainan eta hurbiletik zainduko dute ber hartzailearen  "kalitatea".

Ostegun hontan, LAB sindikatuaren sustenguarekin, manifestazio bat antolatu dute hau guzia publikoari zabaltzeko.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian