Indarkeria matxistarik ez, ez enpresetan, ez beste inon!

2021-11-23  

LABek sindikatu feminista gisa goraki erraten du lantokiak indarkeria sexistarik eta sexualik gabeko lekuak izan behar direla. Ildo hortatik, azaroaren 25eko manifestaldia sustengatzen eta bertan parte hartzera deitzen dugu!

irudia

Indarkeria matxista sistema heteropatriarkalaren bitarteko nagusietako bat emazteak* eta pertsona ez-bitarrak zapaltzeko.

Lan-munduko indarkeria matxista bizi garen jendartearen isla da, indar harremanetan eta hierarkietan oinarritua, non genero-desberdintasunek emazteenganako* bereizkuntza eragiten duten. Lan-munduko indarkeria matxista maizegi ezkutatutako errealitatea da: kontratatzerakoan bereizkuntza, soldata arrakala, lan-bilakaera zuzenkontrakoa, sexismo arrunta, ingurugiro jazarpena, jazarpen morala, erasoak, bortxaketak…

Enpresan ere, indarkeri horien aurka borrokatzen ahal da. Eskatzen dugu prebentzio lan bat sistematikoki eramana izatea, baita diagnostiko bat enpresa eta elkargo bakoitzean ere. Formakuntzak ere baitezpadakoak dira, protokolo berezi batzuen eratzea eta segipena bezalaxe.

LABek sindikatu feminista gisa goraki erraten du lantokiak indarkeria sexistarik eta sexualik gabeko lekuak izan behar direla ; sexuarekin, sexu-nortasunarekin, jatorriarekin edota  klasearekin lotutako zapalketa forma oro gaitzesten dugu.

Ildo hortatik, azaroaren 25eko manifestaldia sustengatzen  eta bertan parte hartzera deitzen dugu!

BAIONA. 18:00etan Moracin plazatik.
BILBO. 19:30ean Jesusen bihotzetik.
DONOSTIA. 19:30ean Bulebarretik.
GASTEIZ. 19:00etan Iparralde Gizarte Etxetik.
IRUÑEA. 20:00 Baluartetik.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Ekintza Sozialeko Komunitatea sortzeko topaketak

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian

LAB NOR DA

QUI EST LAB