Ikastetxeetan prekaritatea bada! Hona LAB hezkuntzak eramandako lanaren emaitza.

2017-06-26  

LAB sindikatuak prekaritateari buruzko inkesta bat banatu du Ipar Euskal Herriko eskola guzietan. Bi sareak galdezkatu ditugu (publiko eta pribatu, Seaska barne) eta 124 erantzun eskuratu ditugu (%60 publikotik eta %40 pribatutik etorri dira) Sare guzietatik erantzunak ukan ditugu: Iparralde osoa hunkitua izan da, lehen eta bigarrren mailetan. Eta galdezketari erantzun dutenen %80ak baino gehiagok dio lan baldintza prekarioak badirela ikastetxeetan.

irudia

Nahiz eta inkestak adierazitakoa aurreikusten ahal zen, bilana kezkagarri gelditzen da: galdezkatua izan den %80ak prekaritatea jasotzen edo bere inguruan ikusten du.

Halaere langile eta erakasle horiek ez dute amore emaiten: aterabideak proposatzen dituzte; eta % 50 a prekaritatea desagertarazteko kolektiboki antolatzeko prest da.

Zentzu hortarik, heldu den ikasturtetik goiti, LAB Hezkuntza taldeak prekaritatearen kontra borrokatzeko ikastetxeetan, gogoeta eta lan ardatzak aurkeztuko ditu.

LAB Hezkuntzak Ikastetxeetako langile eta erakasleak antolatzeko eta mobilizatzeko aldarrikapen amankomunen inguruan ahal duen guzia eginen du .

 

Loturik, LAB hezkuntzaren inkesta.

Fitxategiak

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian