"Igandeko lanari ez!" kanpaina abian!

2016-10-31  

Ondoko egunetan abiatuko da LABeko Zerbitzu pribatuen federazioak antolatu "igandeko lanari ez!" kanpaina. Hemendik urte hondarrera ekintza batzu antolatuak izango dira igandeko lanaren orokortzea salatzeko, eta bereziki komertzio handi horien igandetako idekitzeak salatzeko eta honen ondorioak.

irudia

Askatasun faltsu bat da! Hautatzeko eskubide faltsu bat!

LAB sindikatak salatzen du igandeko lana orokortzen segitu ezkero (4 milioi langile pasaturik hunkituak frantses estaduan, baimen berezi aukera gero eta gehiago), besta eta pausa egun hauek egun arruntak bilakatuko direla, merkataritzaren logikak lagunarte eta familiarteari aurre hartuz.

Ondoko asteetan LABek salatuko du orokortze hori ekintza desberdinak antolatuz Iparraldean zehar: elkarretaratze, galdezketa banaketa, liburuxka banaketa (ikus argazkia) eta beste.

Kanpaina honek lotura bat du ere TPE hauteskundeen kanpainarekin: komertzio handi horien politika salatuz LABek alde batetik langile askoren prekaritatea salatu nahi du eta beste alde batetik, LABek hurbileko komertzio ttikien defentsa hartu nahi du! Komertzio handi horien hedapen eta idekitze muga gabeen ondorio bat izanki ere hiri zentru eta komertzio ttiki ainitzen suntsiketa.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Ospitaleko langileak greban

Polo Beyriseko MVC elkarteko langileak borrokan

MAIATZAREN LEHENA 2019 (Baiona)

Ipar Euskal Herriko Kostaldeko Ospitaleko hauteskunde sindikaletan izango gara

LAB NOR DA

QUI EST LAB

Burdin bidearen borroka!