IGANDE ETA BESTA EGUNAK BIZITZEKO EGUNAK!!!

2018-12-13  

Egun hauetan eta ondoko asteetan zehar, komertsio handien igandetan idekitzeko baimen eskaerak eztabaidatuko dira herriko kontseiluetan baita Elkargoan. LABek deia luzatzen die hautetsier haien oposizioa aldarrika dezaten idekitze horien kontra. Beste dei bat luzatzen die ere bezeroeri, ez diten joan saltoki handi horietara egun horietan. (ikus ageria)

irudia

Urtero bezala, komertsio handiek orain dute igande egun oso batzutan idekitzeko baimena eskatzen  auzapezeri eta azken hauek herriko kontseiluaren iritzia eskatu behar dute erabaki bat hartu aintzin.. Komertsioek igande horien datak eman behar dituzte abenduaren 31a baino lehenago, hurrengo urteari begira, eta gehienez 12 igande ahal dituzte eskatu.

Azpimarratu behar da komertsioek badutela jadanik aukera idekitzeko igandero  arratsaldeko ordu bata arte. Hor aldiz, egun osoko idekitzeak eskatzen dituzte. Igande horiek kasu gehienetan urte bukaerako pesten inguruan kokatzen dira (abendu urtarrilan), baita batzutan uda sasoinean (ekaina, uztaila, agorrilan).

LAB sindikatua baimen horien kontra posizionatzen da eta igandeko lanaren orokortze hori salatu nahi du (5 milioi langile inguru hunkituak frantses estaduan, baimen berezi aukera gero et gehiago), besta eta pausa egun hauek egun arruntak bilakatuko direla, merkataritzaren logikak, lagunarte eta familiarteari aurre hartuz. Askatasun faltsu bat da !Hautatzeko eskubide faltsu bat biktima desberdinak egiten dituena : langile prekarioak alde batetik, bainan ere hiri erdiko komertsio ttikiak. Inkesta gehienek azpimarratzen duten bezala, ertain hirietan eta baserrian, komertsante askok idekitze horien ondorioak pekatzen dituzte eta… emeki emeki hiltzen diren enpleguak dira…

Hortarako, LAB sindikatuak dei bat luzatzen du hautetsi guzieri, haien oposizioa igandeko idekitzeeri aldarrika dezaten egun hauetan iraganen diren Herriko kontseiluetan baita batzuentzat Elkargoaren baitan.

LAB sindikatuak beste dei bat luzatzen du ere bezeroeri, ez diten joan saltoki handi horietara egun horietan. Azkenean honek baitu ere idekitze horiek geldiaraziko, supermerkatu hutsak diru galtzeak bilakatuz diruz egarri diren nagusi horientzat

Elkarrekin, defenda dezagun gehiago bertako ekonomia bat, bertako ekonomia arduratsu eta soziala bat.

Igande eta pesta egunetako lanari ez !

Igande eta pesta egunak, bizitzeko egunak 

 

 

Fitxategiak

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Polo Beyriseko MVC elkarteko langileak borrokan

MAIATZAREN LEHENA 2019 (Baiona)

Ipar Euskal Herriko Kostaldeko Ospitaleko hauteskunde sindikaletan izango gara

LAB NOR DA

QUI EST LAB

Burdin bidearen borroka!

Lehen Brigada Soziala osatua