Igande eta pesta egunetako lanari buruzko inkesta: "famili edo lagunarte harremanak hunkitzen ditu!"...

2017-05-16  

Igande eta pesta egunetako lanaren salaketa LAB sindikatuaren borroka hildo nagusienetarik bat da. Mobilizazioak saltoki handien aintzinean, informazio liburuxka banaketak, Herriko etxeen interpelazioak, urtean zehar LAB-ek antolatzen ditu ekintza desberdinak. Berrikitan ere, saltokietako langile batzuen gana ibili da inkesta bat zabaltzen. Hona lehen itzultzeak.

irudia

Inkesta kostaldeko lauzpabost saltokietan banatua izan da eta laurogoi bat langilek erantzun diote (gehienek aitortuz erantzun dutela anonimoa zelako...)

Lehen xifre harrigarria, denek lan egin dute gutienez aldi bat igande batez edo pesta egun batez. 58%-ek urtean 10 eta 20 aldiz artean, 42%-ek 10 aldiz baino gutio.

Borondatez lan egiten duten galderari, 83%-ek erantzun dute nagusiak inposatzen diela... Bi pertsunek erantzun dute haien hautua dela bainan azpimarratuz ez dutela hauturik (beraz ez da haien hautu bat...) ...haien soldata apalegi dela...

Baldintzak aipatzean, kasu guzietan orduak majoratuak dira (gutienez hori!).

Eta ondorioetan, 100%-ak aitortzen du igande eta pesta egunetako lanak famili eta lagunarte harremanak hunkitzen dituela. Eta hauetarik 42%-ek gainditzen dute aisialdirako denbora ainitz gutio dutela...

Argi ateratzen dena inkesta honekin: langile gehienentzat, igande eta pesta egunak pausa egunak direlako, familia, lagunarte eta aisialdirako beharrezkoak dira. Bainan bada menpekotasun lotura permanente hori nagusiari... Langile gehienek lan egiten dute igandetan nagusiak nahi duelako!

 

 

 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian