Gure erretretaren alde, abenduaren 5ean GREBAN

2019-11-26  

Gobernamenduak erretreta buruz pestatzen digun erreformak prekaritate gehiago eraginen du bakoitzaren bizian, babes soziala azkarki erasotuz.

irudia

Sistema unibertsala, puntuen bidez martxan eman nahi dute eta horrekin denok galtzaile izanen gara. Denok gehiago eta denbora luzeagoz lan eginen dugu, gutxiago eta denbora laburrago batez kobratzeko!

Azken 25 urte hobeagoak kontutan hartzea ahanzten ahal dugu eta funzionarioek haien azken 6 hilabeteak ere. Langile bakoitzaren urte txarrenak ere kontutan hartuak izanen dira eta horrek bortxaz erretretak apalduko ditu.

Erretretara joateko adinaren urruntzearekin eta kotizazio urteen luzatzearenkin gaurko eta biharko gazteak geroz ta denbora gahiago lan egitea kondenatzen dituzte. 70 urte arte lan egin beharko dugu erretreta duin bat ukaiteko!

 

HALA ERE, PUTUEN SISTENA JUSTUAGO DA EZTA?

Proposatzen duten putuen sistema oso txarra da eta ez dakigu puntuaren balioa nola segurtatuko diguten. Gaur 0.55eurotan ematen dute baina heldu den urteetan balio hori erdiaz zatitua izan daiteke eta orduan gure erretratak ere! Garantziarik eman gabe Macronen gobernamenduak langile guziak "erretreta plano indibidual" bat egitera eramn nahi gaitu eta horrela elkartasun sistema hautsi. 

Ez gaiten zepo hortan sartu, erreforma hori ez da justuago ez sinpleago.

BERAZ, GURE ERRETRETARENTZAT, ZER EGITEN DUGU?

Denak prekaritate gehiagorekin biziarzatea, garantiarik gabeko erretreta sistema inorentzat ona ez delako, eta horrez gain aldi bat gehiago gure eskubideak zapalduak izatea ez garelako ados; heldu den abenduaren 5ean karrikan mobilieatiak izanen gara.

Abenduaren 5ean, greban izanen gara, lan, bizi eta erretreta duin bat eskatzeko eskubidea daukagulako!

Bakoitzaren erretreta duin bat segurtatzeko, aldarrikatzen dugu:

- Patronalari eginak zaizkion opari fiskalak gelditu behar dira
- Hilabetesari guztien emendapena, emazteenekin hasiz, gizonekiko ezagutzen ditugun desorekak desagertarazteko
- Ikasketak egiten dituzten gazteen urteak kontutan hartuak daitezen
- Berriz 37.5 urte kotizaziora itzuli, berriz erretretara joaiteko aukera 60 urterekin eta SMICa segurtatzen duen pentsio sistema bat

DENOK ELKARREKIN ETA ELKARTASUNEAN, LANGILE GUZTIOK EUSKAL HERRIAN ALTERNATIBAK SORTZEKO AUKERA DUGU!

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Mr.Bricolage-Bidarteko langileak borrokan

Ospitaleko langileak greban

Polo Beyriseko MVC elkarteko langileak borrokan

MAIATZAREN LEHENA 2019 (Baiona)

LAB NOR DA

QUI EST LAB